Alfabetizazio Programetan eta Iberoamerikako Gazte eta Helduen Oinarrizko Hezkuntzan (PAEBA), Espainiako Garapenerako Nazioarteko Lankidetza Agentziarekin (AECID) eta nazioarteko beste erakunde batzuekin batera, orain arte egindako laguntzatik abiatuta Hezkuntza Ministerioak garapenerako hezkuntza proiektuak bultzatzeko helburua duen lan lerroa garatzen du, prestakuntza tekniko profesionalaren, informazioaren eta komunikazioaren teknologien, hezkuntza bereziaren eta hezkuntzazko inklusioaren eta alfabetizazioaren hedapenaren eta oinarrizko hezkuntzaren eremuaren inguruan; hezkuntzan sartzeko zailtasun bereziak dituzten gizarte taldeentzat, hala nola, ikasketarik ez duten emakumeak, eremu landatarreko biztanleria, hiriko biztanleria marjinala edo presoak.
Jarduketa-eremu hauetako bakoitzaren barruan, Hezkuntza Ministerioak parte hartzerako eta herrialde guztien elkartruke teknikorako sare irekiak ezartzea proposatu du Iberoamerikako Hezkuntza Ministerioen arteko trukeak egiteko bide gisa.
Egun, Hezkuntza Bereziaren eta Hezkuntza Inklusiboaren eremuan martxan daude (Hezkuntza Behar Bereziak dituzten Pertsonen Hezkuntzarako Gobernuen arteko Lankidetza Iberoamerikarraren Sarea RIINEE, la Red Iberoamericana de Cooperación para la Educación de Personas Jóvenes y Adultas RIEJA , y la Red Iberoamericana de Tecnología Educativa (RIATE
).
PAEBAri lotuta dauden gazteen eta helduen alfabetatze eta oinarrizko hezkuntza eskaintza sendotu nahi da, hutsune eta behar handiagoa duten sektore geografikoetan edo gizarte sektoreetan, bereziki emakumeen, landako biztanleen, hiriko baztertuen eta presoen artean.
Era berean estaldura zabaldu nahi da, bigarren hezkuntzako titulua lortuz eta presentzia-erdiko eta urruneko hezkuntza modua eskainiz.
Gazteen eta helduen alfabetatze eta oinarrizko hezkuntzak zentzu osoa baldin badu lanerako prestakuntza eremuan da. Lan gaitasuna eta PAEBA delakoen arteko lotura hasieratik konstante bat izan da eta hala izaten jarraitzen du: dagoeneko dauden gaitasun zentroak sendotu, irakasle teknikarien prestakuntza hobetu, prestakuntza eskaintza eguneratu eta egokitu, erakunde publiko eta pribatuekin loturak ezarri lan merkaturatzea errazagoa izan dadin... hauek dira burutzen ari diren ekintzetako batzuk.
Arreta berezia merezi du herrialde bakoitzeko Hezkuntza Ministerioei ematen zaien babesak Lanbide Tekniko Prestakuntza sistemen erreforma egiterakoan eta curriculumak eta lege zehatzak lantzerakoan.
XXI. mendeko informazioaren gizarteak gaitasun digitala barneratu duen gizartea eskatzen du. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, ikasketa helburu eta hezkuntza prozesuetan ezinbesteko tresna bihurtu dira, eta eskola-elkarteko sektore guztientzako aukera asko eskaintzen ditu giza garapen osoa eta gizabanakoen gizarteratzea eta laneratzea lortzeko.
Irakasleen prestakuntzan IKTen aplikazioan oinarritutako lankidetza, edukien elkartruke, aholkularitza tekniko, baliabideen kudeaketa digitalerako laguntza, guztientzako hezkuntza ondarearen bultzada eta hezkuntza lankidetzaren sareen sustapen ekimenak, lankidetza bidez hezkuntza sistema nazionalak indartzeko helburuarekin etengabe garatzen diren barne hartutako sektore desberdinei zuzendutako ekimenak dira.
Aula Mentor proiektuaren bidez, PAEBAn dagoena 1999. urtetik, Internet bidez prestakuntza-ildoari eutsi nahi zaio eta ildo hori indartu nahi da, ildo irekia, malgua eta onuradunen beharretara egokitutakoa izanik. Honela, langile teknikoei eta administratiboei, irakasleei eta Programetako ikasleei euren profil profesionala eguneratzeko edo lan merkatuan sartzeko bidea hobetzeko aukera ematen zaie.
Espainiako hezkuntza lankidetzaren jokabideen barruan, hezkuntza-behar bereziak dituztenen arretak lehentasunezko lekua du. Honela Espainiako Hezkuntza Ministerioak herrialde bakoitzeko Hezkuntza Bereziko sistemak babestu eta indartu, hauen azpiegiturak hobetu, materialen diseinu eta lanketan eta kolektibo honi arreta ematen dioten irakasleen prestakuntzan kolaboratu nahi du.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa