Irakurketaren sustapenaren eta ikastetxeetako liburutegien hobekuntzaren garrantzia LOEn agerian agertzen da.
Legeak dio, hezkuntza-helburuen barne, botere publikoek hezkuntza-faktore horiei lehentasunezko arreta eman behar dietela eta adierazten du eskolako liburutegiak izango direla, hain zuzen ere, irakurketa eta horietan dauden informazioa eta bestelako baliabideak eskuratzea sustatzen lagunduko dutenak.
Helburu horiek lehen hezkuntza, derrigorrezko bigarren hezkuntza eta batxilergoaren gutxieneko irakaskuntzak ezartzen dituen Errege-dekretuak ezarritako oinarrizko gaitasunen garapenarekin lotuta daude.
Eskolako liburutegia hizkuntza-komunikaziorako gaitasunak lortzeko, ikasten ikasteko, informazioaren tratamendurako eta norberaren autonomia eta ekimenerako nahitaezko elementua da. Gainera, oinarrizko bestelako gaitasunak lortzeko oso baliabide egokia da.


© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa