Plan PROA. Lehen Hezkuntzako laguntza-programa
Este programa de cooperación entre el Ministerio de Educación y las Comunidades Autónomas está destinado a mejorar las perspectivas escolares de los alumnos con dificultades en el último ciclo de Educación Primaria.
Ondorengo arazoak dituzten Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei zuzenduta dago:
- heltze pertsonalaren prozesuan atzerapena
- integrazio urria ikastetxean eta taldean
- lan-ohiturarik ez izatea
- oinarrizko arlo instrumentaleetako ikaste-prozesuan atzerapena
Eskolaz kanpo antolatutako laguntza eta errefortzua ematen du, oinarrizko trebetasunak lortu, irakurtzeko ohituran hobetu eta ohiko lan-erritmoan erabat sartu dadin.
Helburuak ondorengoak dira:
- Ikasle horien ikasketa eta eskolako errendimendua sustatzea ondorengoen bidez:
- lanean antolaketa eta irmotasun ohiturak lortu.
- ikasteko kemena izan, lanerako modu eraginkorren bidez
- Irakurketarekin lotutako trebetasunak eta jarrera hobetu
- arlo instrumentalen ezagutza eta trebetasuna indartu.
- Bere gizarteratzea hobetu, ikastetxean eta taldean.
- Ikastetxetik instituturako iragaitea erraztu.
Programa bi modalitate desberdinetan garatzen da:
- A Modalitatea
Laguntza monitoreek ematen dute, ahal dela ikasleak (ikasle ohiak, unibertsitateko ikasleak,...). Beren heldutasun eta erantzukizunaren arabera aukeratzen dira, baina batez ere 10 eta 13 urte arteko gazteekin ondo moldatzeko duten gaitasunarengatik. Horrela, gazteek beren beharrengatik kezkatzen diren lagun gisa ikusten dituzte, eta ez irakasle edo ikastetxeko langile gisa. Horrelako profila duten monitoreak aurkitzen ez badira, programaren helburua lortu ahal izateko prestakuntza eta heldutasuna duten beste pertsona batzuk aukeratzen dira.
- B Modalitatea
Laguntza ikastetxeko hainbat irakaslek emango diote, klasean lortu ez diren ikasketak indartzen eta nahikoa ikasi ez diren edukiak birpasatzen. Irakasleetako bat koordinatzailea izango da, A modalitatean bezalaxe.
Informazio gehiago