Plan PROA. Bigarren Hezkuntzako laguntza-programa
Este programa de cooperación entre el Ministerio de Educación y las Comunidades Autónomas está destinado a mejorar las perspectivas escolares de los alumnos con dificultades en la Educación Secundaria Obligatoria.
Batez ere ikasketan arazoak dituzten Bigarren Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailako ikasleei zuzenduta dago:
- oinarrizko arlo instrumentaletako ikasketa-prozesuan zailtasunak
- lan-ohiturarik ez izatea
- Ikasketarekiko motibaziorik ez izatea
- heltze pertsonalaren prozesuan atzerapena
- integrazio urria ikastetxean eta taldean
Eskolaz kanpoko ordutegian laguntza eta errefortzua ematen du ikasleek oinarrizko trebetasunak lortu, irakurketa ohitura hobetu eta ohiko lan-erritmoa lortu dezaten.
Helburuak ondorengoak dira:
- Ondorengoen bidez ikasketa eta eskolako errendimendua sustatzea:
- lanean antolaketa eta irmotasun ohiturak lortu.
- ikasteko kemena izan, lanerako modu eraginkorren bidez
- Irakurketarekin lotutako trebetasunak eta jarrera hobetu
- arlo instrumentaletako ezagutzak eta trebetasunak finkatu
- Bere gizarteratzea hobetu, ikastetxean eta taldean.
- Institutuan bere integrazioa erraztu.
- B Modalitatean, gainera, arlo instrumentaleko ezagutzak eta trebetasunak finkatu.
Programa bi modalitate desberdinetan garatzen da:
- A Modalitatea
Laguntza monitoreek ematen dute, ahal dela ikasleak (ikasle ohiak, unibertsitateko ikasleak,...). Beren heldutasun eta erantzukizunaren arabera aukeratzen dira, baina batez ere 12 eta 16 urte arteko ikasleekin ondo moldatzeko duten gaitasunarengatik. Horrela, ikasleek beren beharrengatik kezkatzen diren lagun gisa ikusten dituzte, eta ez irakasle edo ikastetxeko langile gisa. Horrelako profila duten monitoreak aurkituko ez balira, programaren helburuak betetzeko prestakuntza eta heldutasuna duten beste pertsona batzuk aukeratuko dira.
- B Modalitatea
Laguntza ikastetxeko hainbat irakaslek emango dute, ikasleak klasean lortu ez dituen ikasketekin edo nahikoa ikasi ez dituen edukiekin laguntzeko. Irakasleetako bat koordinatzailea izango da, A modalitatean bezalaxe.
Informazio gehiago 