Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Hezkuntza Sistema

Hezkuntza sistemaren printzipioak eta helburuak

La Hezkuntzaren Lege Organikoa (LOE) aprobada en mayo de 2006, regula la estructura y organización del sistema educativo en sus niveles no universitarios. Lege honetan Konstituzioan onartutako eskubide eta printzipioak errepikatzen dira, guztientzako berdina izango den kalitatezko lege berri bat defendatuz. Hekuntzaren izaera hartzailea azpimarratzen da, tratuan berdina izatea eta diskriminaziorik gabe, egoera edozein izanda ere.

LOEk hezkuntzak zerbitzu publikoa izan behar duela azpimarratzen du, eta hezkuntza komunitatearen funtsezko zerbitzua dela onartzen du, eskola-hezkuntza guztien eskura egotea lortuz, inolako bereizketarik gabe, aukera-berdintasunarekin, erregulartasuna eta jarraitasuna bermatuz eta pixkanaka aldaketa sozialei egokituz. El servicio público de la educación puede ser prestado por los poderes públicos y por la iniciativa social.

Irakaskuntzei dagokienean hezkuntza-sistemaren xede nagusiak ondokoak dira: hezkuntza eta eskolako emaitzak hobetu, derrigorrezko hezkuntzan guztien arrakasta lortu; haur-hezkuntzan, batxilergoan eta heziketa-zikloetan eskolatze kopurua handitu; batxilergoan eta lanbide-heziketan titulazioak gehiagotu, herritartasun demokratikorako hezi, bizitza osoan ikasketa sustatu, hezkuntza-sistemaren berdintasuna sendotu eta EBko herrialdeekin bat egin.

LOEk oinarrizko irakaskuntza hamar urtekoa dela ezartzen du eta erregulartasunez burutzen da sei urtetik hamasei urtera. Oinarrizko hezkuntza lehen-hezkuntzan eta derrigorrezko bigarren hezkuntzan antolatzen da.

Gainera, Legeak haur-hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondokoa, arte-irakaskuntzak, kirol-irakaskuntzak, hizkuntzen irakaskuntzak eta helduen eta urrutiko hezkuntza antolatzen ditu, bizitza osoan zehar ikasteko eremuan. Halaber ikastetxeen parte-hartzearen planteamendua eta antolamendu eta funtzionamenduaren inguruko alderdiak biltzen ditu, eskumenak eta antolamendurako autonomia bultzatuz, eta eskola-kontseiluen eta irakasle-klaustroen eskumenak ere arautzen ditu.

Azpimarratzekoa da LOEk familia eta eskolaren arteko lankidetza sustatzen duela, ikasleen eta gurasoen parte-hartze eta ardura handiagoa sustatuz. Irakasleei dagokienez, Legeak hezkuntza-sistemaren ezinbestekotzat jotzen ditu eta arreta berezia eskaintzen die, etengabeko pretakuntza sustatzen du eta hasierako prestakuntza Europako Espazioko Goi-mailako gradu eta graduondoko sistemara egokitzen du. Bigarren Hezkuntzako irakasle izateko, 2009/2010 ikasturtetik aurrera, unibertsitateko graduatua edukitzeaz gain, master ofizial bat ikastea beharrezkoa izango da, pedagogia eta didaktika prestakuntza egokiarekin. Bestalde, Legeak ikasleen gaitasunen inguruan diagnosi-ebaluazioak ezartzen ditu lehen hezkuntzako bigarren zikloa eta bigarren hezkuntzako bigarren zikloa amaitzerakoan.

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri