Hezkuntzaren Lege Organikoak (LOE) Espainiako hezkuntza-sistemaren oinarrizko egitura ezartzen du eta unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza etapaka, zikloka, graduka, ikasturteka eta mailaka antolatzen du.
LOEren arabera hezkuntza-sistemak eskaintzen dituen irakaskuntzak ondorengoak dira:
Legeak aurreikusten du unibertsitateaz kanpoko hezkuntza-sistemaren irakaskuntzak hezkuntzan laguntza berezia behar duen ikasleari egokitu behar zaizkiola, ikasle hauek hezkuntza-sisteman sartzea, irautea eta aurrera egitea bermatuz.
Estatuaren eta Autonomia Erkidegoen eskumenari dagokionean, LOEn hezkuntza administrazioen arteko koordinazio eta lankidetza mekanismoak artikulatzen dira, hezkuntza politikak zehazteko eta adosteko eta irizpide eta helburu bateratuak ezartzeko.
Prestakuntza bateratua ziurtatzeko eta dagozkion tituluen balioa bermatzeko, Gobernuak, helburuen arabera, gutxieneko irakaskuntza bateratua osatzen duten curriculumaren oinarrizko alderdiak ezartzen ditu: oinarrizko gaitasunak, ebaluazioaren edukiak eta irizpideak. Gutxieneko irakaskuntzen oinarrizko edukiak emateko hizkuntza koofiziala duten Autonomia Erkidegoetan eskola-orduen % 55 behar da eta hizkuntza koofizialik ez dutenetan %65.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa