Hezkuntza Ministerioak jakinarazten dizu www.educacion.gob.es web orrien eta honen azpibarruti eta direktorio guztien (aurrerantzean Azala izango diren) sarbidea eta erabilera, eta honen bidez lor daitezkeen zerbitzu eta edukiak, Legezko Abisu honetan zehazten diren terminoei lotuta daude, zerbitzu edo eduki hauetakoren baterako sarbideak Baldintza Orokor gehigarriak eska ditzakeela alde batera utzita.
Hori dela eta, Legezko Abisu honetan zehaztutako kontsiderazioekin ados ez bazaude, ez ezazu Ataria erbili, izan ere berau edo zerbitzuak eta edukiak erabiltzeak testu honetan adierazitako termino legalak onartzen direla adieraziko du.
Hezkuntza Ministerioak, aurretiaz abisatu gabe, Atarian aldaketak egiteko eskubidea du, Atariaren edo diseinuaren edukiak eguneratu, zuzendu, aldatu edo eliminatzeko helburuarekin. Atariak eskaintzen dituen eduki eta zerbitzuak aldizka eguneratzen dira. Informazioa eguneratzea berehalakoa ez denez, Atarian bildutako informazio, zerbitzu eta edukien iraunaldia eta zehaztasuna egiaztatzea gomendatzen dugu.
Domeinu hauetako edukiak informazioa baino ez dute eskaintzen, inola ere ez dute Administrazio-informazioaren eta Herritarrei Arreta eskaintzen dien Zerbitzuak arautzen dituen otsailaren 9ko 208/1996 Errege-Dekretuako eragin juridiko loteslerik (4 b artikulua).
Abisu honetan biltzen diren baldintza eta terminoak alda daitezke, beraz, termino hauek berrikustea gomendatzen dugu Atarian berriro sartzerakoan. El Ministerio de Educación no se hace responsable de los daños y perjuicios que pudiera ocasionar la utilización de las herramientas e informaciones contenidas en www.educacion.gob.es en relación con la adopción de decisiones sobre el inicio, desarrollo o resultado de procedimientos administrativos. Halako erabakiak zentro, erakunde edo bulego eskudunetan egoaztatu behar dira. Dena dela, Web honetako informazioa eta edukiak ezin izango dira Herri Administrazioek adierazten dutenaren kontrako prozesuetan argudiatu, Administrazio eskudunaren paperezko dokumentuen eta orri hauetako argitalpen elektronikoaren artean sor daitezkeen desadostasunen erantzukizuna hartu gabe.
Bai Atariaren diseinua eta bertan agertzen diren iturburu-kodeak, bai logotipoak, markak eta bestelako bereizgarriak, Hezkuntza Ministerioarenak edo entitate laguntzaileenak dira eta jabetza intelektual eta industrialaren eskubideek babesten dituzte.
Atariko edukien erreprodukzio osoa edo partziala egiteko baimena ematen da, beti ere honen iturri publikoa aipatzen bada.
Hezkuntza Ministerioak besteen jabetza intelektual eta industrialarenganako errespetua agertzen du; hori dela eta, gune honek zure eskubideak errespetatzen ez dituela uste baduzu, mesedez, jar zaitez Hezkunta Ministerioarekin harremanetan.
Hezkuntza Ministerioak interesgarriak izan daitezkeen beste web orri batzuetara sartzea errazten dizu. Esteka hauen xedea Internet bidez interesgarriak izan daitezkeen baliabideak erraztea baino ez da. Dena den, orrialde hauek ez dira bereak eta ez du haien edukien berrikusketarik egiten, beraz, ez da haien, orriaren funtzionamenduaren edo honen erabileratik sor daitezkeen kalteen erantzule.
Ezin da Atarirako web orrialdeen edo helbide elektronikoren loturarik onartuko, Hezkuntza Ministerioak berariazko baimena idatziz ematen ez badu. Gainera, esteka hauek hurrengo baldintzak errespetatu behar izango dituzte: (a) web orrialde honetako Home Page edo orrialde nagusirako loturak baino ezin izango dira egin; (b) lotura hori ipintzeak ez du Hezkuntza Ministerioaren aldetik lotura horrekiko adostasuna, kontratua, babesa edota gomendioa dela adieraziko.
Edozein momentutan, Hezkuntza Ministerioak aurreko ahapaldian aipatutako baimena kendu ahal izango du arrazoirik eman gabe. Kasu horretan, esteka egin duen orrialdea berehala kendu behar izango da, Hezkuntza Ministerioaren erabaki berriaren jakinarazpena jaso bezain laster, hain zuzen.
Hezkuntza Ministerioak debekatu egiten ditu "framingak" edo diseinua, jatorrizko konfigurazioa edo Atariko edukiak alda ditzakeen beste edozein mekanismoen erabilera
Hezkuntza Ministerioa da atariko erabiltzaileek emandako izaera pertsonaleko datuekin sortutako datu-fitxategiaz arduratzen den erakundea da. www.educacion.gob.es.
Izaera Pertsonaleko Datuen Babesarerako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin bat etorririk, Hezkuntza Ministerioak izaera pertsonaleko datuak sekretuan mantentzeko eta konfidentzialtasunez tratatzeko konpromezua hartzen du. Ondorio hauetarako, aldaketak, galtzea edo baimenik gabeko erabilera saihesteko beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu.
Datu pertsonalen bilketa eta tratamendu automatizatuak, erabiltzaileak eskatutako zerbitzuak kudeatzea, handitzea eta hobetzea, eta erabiltzaileek proposatutako kontsulten jarraipena egitea dauka helburu bezala.
Erabiltzaileak sarbide, zuzenketa, ezerezte edo desadostasuna adierazteko eskubidea izango du, Informazio eta Komunikazio Teknologien Azpizuzendaritza Nagusira zuzenduz C/Vitruvio, 4, 28071 MADRIL (Espainia) helbidean edo idatziz, aipatutako helbidean NANaren fotokopia gehituz.
Hezkuntza Ministerioan dauden zeure datu pertsonalen sarbidea, zuzenketa, ezereztea eta desadostasuna adierazteko eskubidea izango duzu, bidali edo jaso duzula bermatzen duen edozein baliabide eskatuz. Duzun eskubideak erabiltzeko, aurreko ahapaldian aipatutako Informazio eta Komunikazio Teknologien Azpizuzendaritza Nagusiari (Hezkuntza Ministerioa) idatziz zuzen zaitezke.
Hezkuntza Ministerioak izaera pertsonaleko datuak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren garapenaren Araudia onartzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 ERREGE-DEKRETUAREKIN bat datorren datu pertsonalen babes maila mantentzen du, eta bere eskura dauden baliabide tekniko guztiak erabili ditu Zeuk Hezkuntza Ministerioari ematen dizkiozun datuak galtzea, txarto erablitzea, baimendu gabe erabiltzea edop lapurreta saihesteko, Interneteko segurtasun neurriak menderaezinak direla alde batera.
Hezkuntza Ministerioak Pribatutasun Politika aldatzeko agaitasuna dauka lege, jurisprudentzia berrietara edo Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren interpretazioetara egokitzeko. Kasu honetan, Hezkuntza Ministerioak aipatu aldaketak iragarriko ditu, zehazki eta aurretiaz egindako aldaketak zeinek diren, eta, beharrezko denean, aldaketa hauek onartzen dituela adieraziz.
Espainiako legea izango da Legezko Abisu hau eratzen duten terminoen interpretazio arazoen ebazpenean edo Atari honetako zerbitzuekin zerikusia duen edozein gaitan aplikatuko den legea.
Atarian sartzeagatik edo bertan eskaintzen diren zerbitzuak erabiltzeagatik sor daitekeen edozein gatazka konpontzeko, Hezkuntza Ministerioak eta Erabiltzaileak Erabiltzailearen bizilekuko Epaile eta Epaimahaien mende jartzeko erabakia hartzen dute, beti ere berau Espainiako lurraldean badago.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa