Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Ministerioa

Pariseko Colegio de España

Pariseko Colegio de Españaren xede nagusietako bat Espainiako goi irakaskuntzaren, zientziaren, kulturaren eta arteen sustapena da. Bereziki, Ikastetxeak Espainia eta Frantziako unibertsitate eta ikerketa-zentroen arteko harremanak suspertzen eta finkatzen ditu kultura-ekintzen bidez: konferentziak, mintegiak, elkargune zientifikoak, unibertsitateen arteko hitzarmenak, elkarrizketak, kontzertuak, erakusketak eta lehiaketak. 

Gainera, Pariseko Espainiako Ikastetxeak kalitatezko ostatu bat eskaintzen die lanak, ikasketak, ikerketak edo sorkuntza artistiko edo kulturaleko jarduerak egiteko Parisen egon behar diren doktore, irakasle, ikerlari, musikari, artista eta sortzaileei. Maila altuko zerbitzu eta prestazioekin, Colegio de Españak bizikidetza kulturanitza, nazioartekoa eta oso espezializatutako disziplinen arteko elkartrukeak eskaintzen dizkie egoiliarrei.

Bere web orrira sarbidea: www.colesp.org  

 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri