Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prestakuntza eta Espezialitateen Errege-Dekretuaren Proiektua bidali zaio Estatu Kontseiluari

2008ko urriaren 15a

Gobernuak Estatu Kontseiluaren txostenean bildu du urte hau bukatu baino lehen onartuko den Prestakuntza eta Espezialitateen Errege-Dekretuaren Proiektua. Proiektu honek, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Lanbide Heziketako, Batxilergoko eta araubide bereziko Irakaskuntzetako irakasleen titulazioaren eta prestakuntza pedagogiko eta didaktikoaren baldintzen eta irakaskuntza espezialitateak sortu edo kentzeari eta hauetako bakoitzera adskribatutako funtzionarioek eman behar izango dituzten arloak, gaiak eta moduluak esleitzeari buruzko baldintzen inguruko Hezkuntzaren Lege Organikoak agintzen duenari erantzuteko helburua dauka.


Irakasle egokienek kalitatezko irakaskuntza arrunta emango dutela bermatu nahi da, eta, hortaz, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako funtzionarioen kidegoen irakaskuntza espezialitateak ezarriko dira.


Era berean, hezkuntza sistemako aipatutako etapetan irakasleek eman behar izango dituzten gaien eta moduluen esleipena zehazten da. Errege-Dekretuko proiektu honen berritasun bezala, Batxilergoko Arteen modalitateko Arte eszeniko, Musika eta Dantzaren bide berriaren gaien esleipena gehitzen da.


Azkenik, hezkuntza sistemako irakaskuntza zehatzetan irakasteko Hezkuntzaren Lege Organikoak eskatutako prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa onartzeko masterren unibertsitate titulu ofizialen balioa zehazteko helburua dauka.


Errege-Dekretu proiektua. PDF dokumentua

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri