Gobernuko presidenteak hezkuntza arloan hazkunde eredu berri bat garatzeko jarduerak iragarri ditu
2009ko maiatzaren 12a
Nazioaren Egoeraren Inguruko Eztabaida
Gobernuko presidenteak, José Luis Rodríguez Zapaterok, hezkuntza alorrean hazkuntza eredu berria finkatzera zuzendutako jardunbideak iragarri ditu Nazioaren Egoeraren Inguruko Eztabaidako esku-hartzean.
Esku-hartzean presidenteak hau esan du: "gure hezkuntza sistemaren funtzionamendua eta emaitzak hobetzearen aldeko itun batean lanean ari da Hezkuntza ministroa, azken bost urte hauetan baliabideak bikoiztu baditugu ere, oraindik ez gaudelako konforme. Lehentasunak hiru dira:
- 2009an Eskola Uzte Goiztiarraren Murriztapenaren Plana beteko dela ziurtatzea. Plan honek 2009an 121 milioiko aurrekontua du, eta akordio handi baten ostean ezarri da, Autonomia Erkidegoekin lankidetzan.
- Educa3 Planaren garapena ziurtatzea, kasu honetan ere Autonomia Erkidegoekin lankidetzan, 2012 urtean zero eta hiru urte arteko umeek haur-hezkuntzako plaza batera sartzeko aukera izan dezaten. Plana 1.087 milioi euroko inbertsio bat egitea suposatzen du eta kontziliazioa, eta hortaz, lan-merkatuan emakumeen aukerak erraztuko ditu.
- Eta Lanbide Heziketaren erreforma bat amaitzea, sektore sozialen hitzarmen handienarekin. Hau gure ekoizpen ereduan sartu beharreko beharrezko aldaketekin koherentea izan behar da. 2010ean bizitza osoan hartutako gaitasunak aintzatesteko egiaztapen sistema bat egongo da indarrean, hala lan-merkatuko integrazioa, eta, aldi berean, familia profesional denetarako Erreferentzia Zentro Sare bat ezartzea. Helburua Autonomia Erkidego bakoitzean, gutxienez, Zentro horietako bat egotea da.
Eta orain hezkuntza alorreko bi ekimen berri iragarriko dizkizuet:
- Datorren ikasturtean Gobernuak hezkuntza sistemen berrikuntzarako eta modernizaziorako Eskola 2.0 proiektua jarriko du martxan. Ikasgelek arbel digitalak eta haririk gabeko Interneteko konexioa izango dute eta ikasle bakoitzak ordenagailu pertsonal eramangarria izango du, horrekin etxean lanean jarraitzeko eta etxeko lanak egiteko aukera izango dute. Eta irakasleek beharrezko prestakuntza gehigarria jasoko dute.
- Autonomia Erkidegoen lankidetzarekin eta aldi bereko finantzaketarekin garatzen dugun ekimen hau irailean hasiko da ezartzen. Beraz, 2009/2010 ikasturtean ikastetxe publikoetako eta hitzartuetako 5. mailan dauden 420.000 ikasle baino gehiagok ordenagailu pertsonal bat jasoko dute. Hurrengo urteetan pixkanaka hedatuko da, Bigarren Hezkuntzako azken ikasturtera iritsi arte.
Beste ekimen berri bat unibertsitateko hezkuntzaren ingurukoa da.
- Unibertsitate titulu baten lorpena ahalegin pertsonal eta familiar handi baten emaitza da, baina inbertsio publiko baten fruitua ere bada. Bere efizientzia, beharrezkoa da gizarte eta langabezia terminoetan defendatzea. Hori dela eta, Gobernuak langabezia egoera legalean eta prestazioak jasotzeko eskubidea duten titulatuei gauden krisi ekonomikoan prestatzen eta birziklatzen jarraitzeko aukera ematen die. Horretarako, hirurogeita hamar milioi izango ditu, hitzarmen bidez, Unibertsitate Publikoek hogeita bost eta berrogei urte arteko titulatuek ikasketetarako doako matrikula izan dezaten laguntzeko."