Hezkuntza ministroa, Ángel Gabilondo, Gregorio Peces-Barbak koordinatzen dituen Gizarte-Zientzietan, Zientzia Juridikoetan eta Giza Zientzietan Prestakuntza eta Ikerketaren Sustapenerako Hezkuntza Ministerioaren aholkularitza Batzordeko adituekin bildu da. Batzordearen xedea Goi-Hezkuntzako Europar Eremura egokitzeko unibertsitate ikasketen erreformaren gaur egungo eremuan aipatu den disziplinetarako hobetu beharreko alderdiak zehaztea da. Horretarako, azken bileran datozen hilabeteetarako metodologia adostu zen. Horrela, lau lantalde osatu dira:
Lau lan taldeek lortutako ondorioen bateratzea datorren osoko bileran aurkeztuko zaio ministroari txosten baten bidez, seguruenik 2009ko azken hiruhilekoan.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa