Gobernuak langabezian dauden tituludunen prestakuntza errazteko programa berri bat onetsi du. Horretarako unibertsitate publikoek 25 eta 40 urte arteko eta langabezia-prestazioa jasotzen ari diren tituludun langabetuentzako master ikasketetarako doako matrikula ematera zuzendutako 70 milioi eurotako bi urteko ezohiko kreditu bat eman du .
Laster argitaratuko da Estatuko Aldizkari Ofizialean laguntza hauetarako deialdia eta web orri honetan ere kontsultatu ahal izango dira.
Deialdia argitaratzen denean posta elektronikoan abisu bat jaso nahi baduzu Zerbitzu honetan alta eman beharko duzu: "BEKEN DEIALDIEN ARGITALPEN ABISUAK".
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa