Herrialde-kideen Hezkuntza eta Prestakuntza Ordezkari Nagusien aurrean
Hezkuntza Ministerioak Espainiak Europar Batasuneko Presidentza aldian hezkuntza eta prestakuntza arloan jarraitu behar dituen lehentasunak aurkeztu ditu Herrialde-kideetako arlo horietako Ordezkari Nagusien aurrean. Espainiaren Presidentetza urtarrilaren batean hasten da eta 2010eko lehen seihilekoa iraungo du.
Lisboako Itunaren indarrean sartzearekin bat etorriz, Hezkuntzza Ministerioko Nazioarteko Harremanen zuzendari nagusia, José Manuel Martínez Sierra, Europar Batasuneko Hezkuntza eta Prestakuntza Politiken Maila Handiko Taldearekin bildu da azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean. Esandako taldeak Hezkuntza arloko Estatu Kideen Ordezkari Nagusiak biltzen ditu.
Hezkuntza arloan Espainiak planteatutako lehentasunak bi ardatz handitaren inguruan artikulatzen dira: hezkuntza eta prestakuntza eredu ekonomiko jasangarri baten baitan kokatzea, eta hezkuntzaren dimentsio soziala sustatzea.
2010eko lehen seihilekoko Espainiako Presidentetzan zehar, Hezkuntza Ministerioak garrantzia handikotzat jotzen du Europako gizarte-ongizate eta garapen motore izan dadin hezkuntzari eta prestakuntzari bultzada handia ematea. Hori dela eta lortu behar diren xede nagusiak eredu hezkuntza eta prestakuntza eredu ekonomiko berriaren erdian kokatzea eta hezkuntzaren dimentsio soziala sustatzea dira. Honekin Europar Batasunak ezagutza, berrikuntza eta lehiakortasuneko eskualde batean osatzea nahi da, hala dimentsio soziala indartuz.
Era berean, beste presidentetzetan hasitako hezkuntzarako eta prestakuntzarako gakoa diren eskuduntzen inguruko lanarekin jarraituz, esandako seihilekoan gizarteak eskatzen dituen gaitasun eta trebetasunekin lotutakoei garrantzia berezia emango zaie, hezkuntzaren eta ekonomia-garapenaren arteko harreman handiago bat lortzen saiatuz.
Azkenik, Espainiako Presidentetzan Hezkuntza Ministerioak Europan eraikitzen ari diren bi eremu handien bateratasun bezala Europar Batasunaren eta Ezagutzaren Europar Eremuaren mugetatik haratago doan unibertsitate lankidetza bultzatuko du: Goi-irakaskuntzako Europar Eremua eta Ikerkuntzako Europar Eremua, unibertsitateen modernizazioa eta internazionalizazioa erraztuz. Hauek Goi-Hezkuntzako Europar Eremuan bateratzen dira.
Estatuetako ordezkariek poztasunez hartu dituzte etorkizuneko presidentetzaren proposamenak. Krisi ekonomikoaren gaur egungo testuinguruan gizarteratzea, aukera-berdintasuna eta Europako gizarte-ongizatea garapen motor bezala hezkuntza bultzatzeko eta Europar Batasunaren politiken epizentroan kokatzeko beharra nabarmentzen bat etorri dira. Honela parte-hartzaileek hezkuntza eta prestakuntza 2010eko udaberrian Europako Kontseiluan Espainiak hartzea espero den EB 2020 etorkizuneko estrategiaren osagarri zentralak izan behar direla adierazi zuten.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa