Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Gaurkotasuna

"Erasmus Mundus" laguntzak deitu dituzte

2010eko urtarrilaren 29a

Eskaera epea datorren apirilaren 30ean amaitzen da

Erasmus Mundus laguntzak deitu dituzte. Hau Goi-Hezkuntza arloan lankidetza eta mugikortasuna izateko programa bat da. Helburua Europako Goi-Hezkuntza sustatzea eta hobetzea eta Beste Herrialde batzuen lankidetzaren bidez jendearen eta kulturen arteko elkarrizketa eta ulermena bultzatzea da.

Deialdi honek hurrengo hiru jarduerak finantzatzea du helburu:

  • 1. jarduera: Erasmus Mundus Baterako Programak
    • 1A. jarduera: Erasmus Mundus Baterako Master Ikastaroak.
    • 1B. jarduera: Erasmus Mundus Baterako Doktoretza-ikastaroak.
  • 2. jarduera: Erasmus Mundus Partzuergoak
    • 2. jarduera – Mugikortasuna 1: Partzuergoak beste herrialde batzuekin ( "External Cooperation Window" antzinako Programa)
    • 2. jarduera – Mugikortasuna 2: Herrialde Industrializatuen Arloari dagokien herrialdeekin eta lurraldeekin partzuergoak.
  • 3. jarduera: Europako Goi-Hezkuntzaren sustapena.
    • Europako Goi-Hezkuntza sustatu, hobetu eta bultzatzeko Goi-Hezkuntzako Instituzio eta Erakundeei eta Erasmus Mundus Egitura Nazionalei zuzendutako proiektuak.

Hiru jarduerentzako eskaeren muga-eguna 2010eko apirilaren 30a da.

Informazio gehiago 

 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri