EBko Espainiaren presidentetza
Urtarrilaren 25 eta 26an Madrilen Jean Monnet "El papel de la educación y la formación en la nueva economía europea" konferentzia ospatuko da. Honekin Hezkuntza Ministerioa EBko Espainiaren presidentetza ekitaldietara bat egiten da garapen sozial eta ekonomikorako ezagutzaren funtsezko izaeraren inguruko eztabaida sustatuz. Ángel Gabilondok Europako Batzordearekin batera antolatutako konferentzia itxiko du hilaren 26an.
Eztabaidetan Europar Batasuneko eta irakaskuntzako adituak, errektoreak, Jean Monnet katedradunak eta herri administrazioko zuzendari nagusiak bildu dira. Beraien xede nagusia hezkuntza eta prestakuntza sistema sozial eta ekonomiko inklusibo, berritzaile eta jasangarriagoa lortzeko tresnan bihurtu ahal diren bideak erakustea eta bultzatzea da.
Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Estatu-idazkariak, Eva Almuniak, eta Europako Batzordeko Hezkuntza eta Kultura zuzendari nagusiak, Odile Quintinek, topaketa inauguratu dute; Unibertsitateen idazkari nagusiak, Marius Rubiraltak, Bikaintasunaren Campus ekimenean zentratutako mahai-inguru bat presiditu du. Esku-hartze guztiak hezkuntza 2020ko Europako Estrategiaren eremuan inskribatu dituzte. 2020ko Europako Estrategiak Lisboako Estrategiari errelebua hartu eta 2010 eta 2020 artean EBko hazkunde jasangarrirako ildoak orrazteko.
Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, 13etan urtarrilaren 26an, asteartea, topaketa itxiko du. Jean Monnet "El papel de la educación y la formación en la nueva economía europea" konferentzia Madrileko CaixaForum zentroan garatzen ari dira.
Màrius Rubiraltaren esku-hartzea 
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa