Ángel Gabilondok Europar Batasuneko Hezkuntzako Ministro Kontseilua presiditu du
Ministro Kontseiluaren osteko prentsaurrekoa 
Ángel Gabilondoren deklarazioak Ministro Kontseilura iristean
Ministro Kontseiluaren eta hitzarmenaren sinaduraren irudiak
Europar Batasuneko Ministro Kontseiluak igorritako prentsa-oharra 
Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, Bruselan ospatutako Europar Batasuneko Hezkuntza Ministro Kontseilua presiditu du. Han Estatu Kideetako arlo honetako arduradun gorenek 2020ko Europako Estrategian hezkuntzak eta prestakuntzak izan behar duen rolaren inguruan eztabaidatu dute.
Zentzu honetan, Ángel Gabilondok hezkuntzan dimentsio sozialak bete behar duen eremua aldarrikatu du, eta EBko Espainiaren Presidentetzan hau lehentasun nagusienetarikoa izango dela nabarmendu du.
Kontseiluak gai hau sakonki jorratu du Espainiako ministroak aurkeztutako "La inclusión y la responsabilidad social a través de la educación y la formación" dokumentutik abiatuta. Bertan krisi ekonomikoko garaietan ekonomiarako estrategia inoiz baino beharrezkoagoa dela eta lan-merkatuaren berreskuratzea Europako herrialdeetako giza kapital osoari iritsiko zaion hezkuntzan eta kalitate handiko prestakuntza batean oinarritzea proposatzen da. Goi-mailako kalitate handiko hezkuntza unibertsala egon daitekeen gizarte politikarik onena da.
"Ministro Kontseiluak datorren bileran hezkuntza eta prestakuntza gaur egungo krisi ekonomikoko egoera elementu erabakigarria bihurtuko duten politikak definitzeko konpromisoa agertu du", esan du Gabilondok.
Horrez gain, dokumentuak hezkuntza eta prestakuntza ezagutzan, eta oinarritutako ekonomia bat eraikitzeko, eta beraz, berreskuratze ekonomikoa hobetzeko eta gizarte kohesioa indartzeko beharrezkoak direla adierazi du. Kontseiluak ekitatea, kohesio soziala eta herritartasuna bultzatzeko garrantzia hezkuntza eta prestakuntza arloan lankidetza europarrak dituen lau lehentasun estrategikoetariko bat dela onartu du.
Horrela aintzatesten da "Marco para la cooperación europea en el ámbito de la educación y la formación" dokumentuan. Dokumentu hau 2020ko Europako Estrategiak hezkuntza sektoreari egin dion ekarpen nagusia dela aintzatetsi du Kontseiluak. Eremu honetan, ekitatearen, kohesio sozialaren eta herritartasun aktiboaren defentsa zehazten den puntu estrategikoaz gain, beste hiru funtsezko jarduera ildo barne hartzen dira. Ildo hauek etengabeko ikasketa eta mugikortasuna egi bihurtzea, hezkuntzaren eta prestakuntzaren kalitatea eta eraginkortasuna hobetzea, eta sormena eta berrikuntza, enpresa-espiritua barne, areagotzea dira.
Hezkuntza Ministro Kontseiluak jorratutako beste gai batzuk Kontseiluaren eta Batzordearen "Educación y Formación 2010" lan programaren exekuzioaren inguruko Baterako Txostena, eta Madrilen urtarrilaren 25ean eta 26an ospatutako Jean Monnet Konferentzian hartutako erabakien analisia dira. Azken konferentzia honetan, 2020ko Europako Estrategian goi-hezkuntzak izan behar duen rolaren inguruan eztabaidatu zuten.
Suitzarekin hitzarmenaren sinadura
Ondoren Ángel Gabilondok EBko Hezkuntza Ministro Kontseiluko presidente bezala Suitzarekin hitzarmen bat sinatu du herrialde hau Europako Parlamentuak eta EBko Kontseiluak "La juventud en acción" programan eta etengabeko ikasketaren arloko ekintza-programan sartzeko.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa