Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, "Los retos de la Educación en Iberoamérica" konferentzia eman du gaur goizean Amerikako Etxean. Esku-hartzea "Tribuna Iberoamericana" eztabaidagunearen gosari-hitzaldien barruan sartzen da. Eztabaidagune hau Iberoamerikako herrialdeetako ingurune politiko, kultural, ekonomiko eta sozialeko pertsonaia ospetsu nagusiekin egindako hausnarketa eta eztabaida eremu bat da. EFE agentziak eta Amerikako Etxeak antolatu dute.
Bere hitzaldian, ministroak eredu ekonomiko jasangarri berri bat bultzatzeko hezkuntzak duen garrantziaren inguruan eta herrialdeek eta gizarte-eragileek etorkizunean prestakuntzak planteatzen dituen behar handiei batera aurre egiteko aukera ematen dien itunak izenpetzeko beharraren inguruan hitz egin du.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa