Hezkuntza ministroa, Ángel Gabilondo, "Europako Parlamentuko Eredua" programako Espainiako 10 ordezkari gazteekin bildu da. Programa hau Hagan egoitza soziala duen eta herritarrek, eta bereziki gazteek, EBren eta bizitza parlamentarioaren funtzionamendua ezagutzera emateko helburua duen Model European Parliament Fundazioarekin egindako akordioari esker 1994tik Europan garatzen den hezkuntza programa bat da.
Gabilondorekin bildutako hamar gazteek Zipren pasa den urtean ospatu zen nazioarteko bileran parte hartu zuten.
"Europako Parlamentuko Eredua" gazteengan nortasun europarraren kontzientzia eta eztabaida parlamentario konstruktiboaren kultura bultzatzeko helburua duen hezkuntza programa bat da. Hau beraien ideiak azaldu, besteenak entzun, hitz egin, eztabaidatu, eta gaurkotasun gai desberdinen inguruko adostasuna lortzeko eskola, autonomia, nazio eta Europa mailako ikasleen artean bilera parlamentarioak birsortuz egiten dute. Azken ondorioak Europako Parlamentuari aurkezten zaizkio.
Espainian MEP Caja Madrid Gizarte-ekintzak babesten du. San Patricio Fundazioak antolakuntzan eta kudeaketan laguntzen du eta Hezkuntza Ministerioaren, Europako Parlamentuko Bulegoaren, Hablamos de Europa programaren bidez Kanpo Arazoetako eta Lankidetza Ministerioaren, Finantza Azterlanen Istitutuaren, eta ezarrita dagoen hamahiru Autonomia Erkidegoetako Hezkuntza Sailen babesa jasotzen du.
Europako Parlamentuko Eredua programa Batxilergoko 1. mailako eta Erdi-mailako prestakuntza-zikloko 1. mailako 16 eta 17 urteko ikasleei zuzenduta dago. Ikasle hauek Andaluzia, Aragoi, Kanariak, Kantabria, Gaztela-Mantxa,Gaztela eta Leon, Katalunia, Madrileko Erkidegoa, Valentziako Erkidegoa, Galizia, Illes Balears, Asturiaseko Printzerria eta Murtziako Eskualdea Autonomia Erkidegoetako ikastetxeetakoak izan behar dira.
Ikasle parte-hartzaileek proposatutako gaien inguruko lanak egiten dituzte. Lan onenen egileak Bilera Autonomikoan parte hartzeko aukeratzen dituzte. Bilera bakoitzeko "parlamentari" onenak beraien erkidegoa ordezkatuko dute Bilera Nazionalean. Halaber Bilera Nazionaleko 20 onenak Espainia ordezkatuko dute Nazioarteko Bileretan. Hauetan, Europar Batasuneko herrialde guztietako ikasleekin eztabaidatuko dute.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa