Erakunde biek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute
Hezkuntza Ministroaren eta CERMIko Presidentearen esku-hartzearen audioa. 
Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, eta Ezintasunak dituzten Pertsonen Ordezkarien Espainiako Batzordeko (CERMI) presidenteak, Luis Cayo Pérez Buenok, Sailean pertsona ezinduen kontratazio publikoa eta enplegua sustatzeko jardunbide egoki administratiboko neurri multzo barne hartzen duen hitzarmen bat sinatu dute.
Hitzarmenak, hortaz, gizarteratzeko politika aktiboen ezarpenean aurrerapauso bat suposatzen du. Sustapen eta Defentsa ministerioekin izenpetutako hitzarmenen ostean Estatuko Administrazio Orokorraren eremuan sinatzen den ezaugarri hauetako hirugarren hitzarmena da. Lortutako konpromisoak ondorengo puntuetan zehazten dira:
Honekin eta lantaldean agertzen ari diren beste ekimen batzuekin pertsona ezindu gehiago eta hobeto kontratatzen lagundu nahi da. Hitzarmenak kontratazio publikoko dimentsio sozialaren aldeko apustu bat da eta Pobreziaren eta Gizarte-esklusioaren kontrako Borrokaren Europako Urtearen eremuan sinatzen da. Gainera, bide eredugarri bezala, beste Ministerio eta beste Herri Administrazio batzuen jarduera eremuan neurri hauek sartu nahi dituzte.
Hala gizarteko sektore zaurgarrienak integratzen laguntzeko neurriak bultzatzeko Botere Publikoen agindu konstituzionala betetzen da.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa