Ministro Kontseilua, Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok. hala proposatuta, haur-hezkuntzako bigarren zikloko, lehen hezkuntzako eta derrigorrezko bigarren hezkuntzako ikasketak ematen dituzten ikastetxeetako baldintza minimoak ezartzen dituen Errege-Dekretua onetsi dute. Testu berri honekin honi buruzko indarreko araudia indargabetzen da, hau da, 1004/1991 Errege-Dekretua.
Araudi berrian hezkuntza zerbitzuen eskaintzan hobekuntzak ezarri dira. Izan ere, hemendik aurrea, ez dira dimentsio minimoak zehaztuko, Eraikuntzaren Kode Teknikoko espezifikazioak ezarriko dira. Hala, bigarren hezkuntzako laborategiak, jolas patioak, tailerrak, gimnasioak, marrazketa gelak eta abarren instalazioen ezaugarriak hobetuko dira. Aurreko araudiarekin, gune hauek guztiek dimentsio minimo batzuk zituzten. Orain ikasle bakoitzeko metro karratuen ratioak ezartzen dira.
Beste berrikuntza bat ikastetxe guztiak, liburutegiak barne, informazio eta komunikazio teknologia berrietara sarbidea izatea exijitzen dela da.
Araudiaren aldaketa bi arrazoi motak exijituta dago. Lehena, ikastetxeen errealitatea 1991an bizi izandakoaren oso desberdina da. Orduan lehen aldiz ikastetxe guztiek bete behar zuten gutxieneko baldintza batzuk ezarriko zituen erreforma handinahi bat beharrezkoa zen. Aurrerapen hau aurreko Errege-Dekretuari eta Autonomia Erkidegoen inbertsioari eta zaintzari esker lortu da.
Horrez gain, autonomien Estatuak eta aratzeko teknikek ere eboluzionatu dute. Orain, Hezkuntza Ministerioak, oinarrizko legegile bezala, gero Autonomia Erkidegoetan garatuko diren alderdi komunak arautu behar ditu. Eta erreferente bezala Eraikuntzaren Kode Teknikoa izanez eta Zuzenbide europarraren arabera egin dute.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa