Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Gaurkotasuna

Màrius Rubiraltak Pariseko Nazioarteko Unibertsitate-Hiria "Maisons rattachés"-ak (17 Estatuk eratutako egoitza independienteak) presidituko ditu

2010eko otsailaren

Unibertsitateen idazkari nagusiak, Màrius Rubiraltak, Pariseko Nazioarteko Unibertsitate-Hiriko "Maison non rattachées"-eko (egoitza independienteak) Presidenteen Kidegoa presidituko du. Taldeak Europako pertsonalitate eta pisu handiena duen ikasle-egoitzetako batzuk biltzen ditu. Hala nola, Colegio de España, Alemaniako Maison Heinrich edo Ikastetxe Franko-Britainiarra. Espainiar batek kargua hartzen duen lehen aldia da.

"Maisons non rattachées"-eko Presidenteen Konferentziak aho batez aukeratu du Rubiralta. Izendapena, Pariseko Colegio de Españako 75. urteurrenaren ospakizunarekin bat dator eta Hezkuntza Ministerioak Espainiako unibertsitateen internazionalizazioa bultzatzeko hasi duen politikaren babes handia da.

Pariseko Nazioarteko Unibertsitate-Hiriak (Cite Internationale Universitaire de Paris) Frantziako hiriburuko 14. barrutian kokatuta dauden 40 ikasle-egoitza ditu. Haietatik, 17 "Maisons d’Etat" edo Estatuko Etxeak dira eta nortasun independientea dute, Colegio de Españak bezala. "Maisons non rattachées" deiturikoak dira eta laster Onura Publikoko Aintzatetsitako Fundazioen Federazioa osatuko dute.
 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri