Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Gaurkotasuna

Eva Almuniak Ezintasuna duten Pertsonen Hezkuntza-laguntzarako Eztabaidagunea presiditu du

2010eko martxoaren 16a

Ikusi irudia erresoluzio altuan .

Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Estatu-idazkariak, Eva Almuniak, Ezintasuna duten Pertsonen Hezkuntza-laguntzarako Eztabaidagunea presiditu du. Eztabaidagunea Hezkuntza Ministerioko eta Ezintasunak dituzten Pertsonen Ordezkarien Espainiako Batzordeko (CERMI) ordezkariek osatzen dute.

Urtero ospatzen den topaketa honetan, Almuniak talde hau babesteko egiten ari diren egintza ministerialen berri eman du. Talde honen beharrak hezkuntza uzte goiztiarraren aurkako Planean, "Educa3" eskolaratze goiztiarreko sustapen Planean, etorkizuneko Ekonomia Jasangarriaren Legean sartuta dagoen Lanbide Heziketako ibilbide-orrian, Eskola 2.0 programan, "La educación inclusiva: vía para favorecer la cohesión social" Espainiaren Presidentetzako duela gutxiko konferentziako ondorioetan eta Hezkuntzaren aldeko Itun Sozial eta Politikoan sartuta daude. Itun honen xedeetako bat hezkuntza inklusiboa ziurtatzea, aniztasuna eta kultura artekotasuna aintzatestea, eta ikastetxeek hezkuntza-laguntza behar zehatzak dituzten ikasleei aukera-berdintasun baldintzetan txertatze osoa bermatu ahal izateko bitarteko eta baliabide egokiak ematea da.

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri