Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Ministro Kontseilua

Arte-irakaskuntzetako ikastetxeen baldintza minimoen Errege-Dekretua onetsita

2010eko martxoaren 12a

Ministro Kontseiluak, Ángel Gabilondo Hezkuntza ministroak hala proposatuta, LOEk araututako arte-irakaskuntzen zentroetako baldintza minimoak arautzen dituen Errege-Dekretua onetsi du.

Errege-Dekretu honen filosofia kalitatezko ikastetxeak, jasangarriak eta seguruak lortzea da. Hauetan teknologia berriak egon behar dira.

Aurreko arautzeari dagokionez, kultura-ondasunen kontserbazio eta zaharberritzearen goi-mailako arte-irakaskuntzetan dagoen irakasle-ikasleen ratioan aldaketa bat dago: jada ez dira ikastaroak ratioen arabera bereiziko, materia praktikoetatik edo teorikoetatik baizik. Materia praktikoetan irakasle bakoitzeko hamar ikasleko ratio bat edukiko dute eta teorikoetan 20 ikasleko irakasle bat.

Titulazioei dagokienez, irakasleen prestakuntza pedagogiko eta didaktikoan aldaketak egongo dira. Zehazki, master titulu bat izan beharko dute. Gainera, goi-mailako arte-irakaskuntza zentroak master tituluak eskaintzen baditu, ikasketa hauek irakatsiko dituen irakaslegoaren ehuneko 15ak doktore titulua izan dezan eskatzen da.
Araudiaren aldaketa arrazoi mota bigatik eskatzen da. Lehenik eta behin, ikastetxeetako errealitatea 1992. urtean bizi izandakoatik urrun dago. Urte horretan ikastetxe guztiak lehenengoz bete behar zituzten baldintza minimo batzuk ezarri behar zituen beharrezko erreforma handi bat beharrezkoa izan zen. Aurrerapen hau aurreko Errege-Dekretuari Autonomia Erkidegoetan inbertsio eta zaintzari esker lortu da.

Horrez gain, autonomien Estatuak eta aratzeko teknikek ere eboluzionatu dute. Orain, legegile bezala Autonomia Erkidegoek geroago garatuko dituzten alderdi arruntak erregulatu behar dira. Europako Zuzenbidearekin bat etorri behar da eta indarrean dagoen araudiari erreferentzia eginez, Eraikuntzako Kode Teknikoari erreferentzia eginez adibidez, egin behar da.


 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri