Mercedes Chaconek, Hezkuntza Ministerioko Unibertsitateko Prestakuntza eta Orientazio zuzendari nagusiak, eta Zientzia eta Teknologiako kontseilariordeak, Enrique Díez Barrak, gaur astelehena Ciudad Real bisitatu dute Gaztela-Mantxako Unibertsitate-Egoitzen sarea ezagutzeko. Sare honek 2000 plaza baino gehiago eskaintzen ditu unibertsitate campus guztietan. Hiru egoitza eraikitzen ari dira edo obraren esleipenaren aurreko pausoetan daude Almandén, Todelo eta Albaceten. Honek ehuneko 10 gehituko ditu plazen eskaintzak. Guztiak %50ean jasotzen dituzte diru-laguntzak eta askotan familia-errenta arrazoiak direla eta guztizko kostua ordaintzen duten salbuespen bekak daude. Ezaugarri hauek egoitzen eskualdeko sistema Espainian bakarra izatea dakar eta Gaztela-Mantxako gazteen arteko aukera-berdintasuna errazteko mekanismo eraginkor bat da.
Zuzendari nagusiaren eta kontseilariordearen arteko bilera ministerioa Nazioarteko Bikaintasunaren Campusaren inguruan garatzen ari den prozesuan egin zuten, zehazki Unibertsitate Ostatuen azpiprograman. "Gaztela-Mantxako unibertsitate-egoitzen eskaintza eta ikasleen mugikortasunerako laguntzen nazio-mailan osotasunean integratzeko aukera zuzenean ezagutu nahi genuen", adierazi zuen Mercedes Chaconek. Bere aldetik Díez Barrak zera esan zuen: "ministerioan jada gure sarearen erreferentziak bazituzten ere, gaur gure gaitasunak erakutsi ahal izan ditugu eta uste dut gustoko izan dutela".
Gaztela-Mantxak eta Hezkuntza ministerioak gainera ikasleen laguntzetarako lankidetza eta koordinazioko zenbait alderdi zabalik ditu. "Gaztela-Mantxako Unibertsitatea ministerioaren deialdian bekario portzentaia handiena duen Espainiako unibertsitatea da eta gainera eskualdeko gobernuaren beka osagarrien programa bat du. Horiei Erasmus bekak, bikaintasun bekak eta ezintasuna duten ikasleei emandako laguntzak gehitzen zaizkie" gehitu zuen Díez Barrak.
Zuzendaria eta kontseilariordea Gaztela-Mantxako Unibertsitateko errektorearekin, Ernesto Martínez Atazekin, ere elkarrizketatu ziren eta unibertsitateko ikasleen ordezkariekin egindako topaketa batean parte hartu zuten.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa