Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Gaurkotasuna

Ceutako Hezkuntzaren Eztabaidagunea osatuta

2010eko martxoaren 24a

Organo berri honek hiri autonomoko hezkuntza jardueren garapenaren inguruan aholkatuko du Hezkuntza Ministerioa

Hezkuntza Ministerioko Ebaluazio eta Lankidetzaren zuzendari nagusiak, Rosa Peñalverrek, Ceutako Hezkuntzaren Eztabaidagunearen eraketa ekitaldia presiditu du. Hau hiri autonomoko eskola-elkarte guztia ordezkatuta dagoen aholkularitza organo bat da.

Eztabaidagune honen helburua Ministerioari eskolako irakaskuntza, hezkuntza-eskaintza arloko txostenen, ikerketen edo diagnostikoen lanketa bultzatzea, eta Ceutako hirian eskolako emaitzak hobetzen lagunduko duten neurriak proposatzearen inguruan orientatzea eta aholkatzea da.

Eztabaidagunea hauek osatzen dute:

  • Estatuko Hezkuntza-administrazioko bi ordezkari
  • Erakunde sindikalek hala proposatuta izendatutako bost irakasle
  • Hiru ikasleen guraso
  • Ikasleen hiru ordezkari
  • Zerbitzu eta administrazioko langileen ordezkari bat
  • Ikastetxe pribatuen tituludun bat
  • Unibertsitateko ordezkari bat
  • Tokiko administrazio ordezkari bat
  • Hezkuntza arloan, berrikuntza pedagogikoan eta irakaskuntzan tradizio eta arduraldi gehien duten instituzioetan ospe handia dutelako hauatutako bost pertsona ospetsu
  • Enpresaburu elkarteen bi ordezkari
  • Erakunde sindikalen bi ordezkari.

Ceutako Hezkuntzaren Eztabaidagunearen funtzioak hurrengoak izango dira:

  • Unibertsitateaz kanpoko hezkutnzaren egorari dagokion aldizkako informazioaren aholkularitza, analisi eta hedapen organo bezala jokatzea.
  • Alderdi guztietan ekitatearen hobekuntza eta irakaskuntzaren kalitatea bultzatzea.
  • Instantzia publiko eta pribatuetatik hezkuntza kudeaketa hobetzeko martxan jarritako neurri eta jardueren inguruko informazioa jasotzea eta aztertzea
  • Aniztasunaren arreta, integrazio eta eskola arrakasta, inmigrazioa, umeen tratu txar eta genero berdintasunari dagokionean heziketa jardunbide egokiak hedatzea.
  • Indarrean dagoen araudia kontuan hartuta, eskolaratzeari dagokionez ikasleen banaketa arloan nahasita dauden instituzio denen arteko lankidetza bultzatzea.
  • Hezkuntza sustapen eta hedadurari buruzko gaien inguruan aholkatzea.
  • Eskola-egutegia Ceutako gizartearen beharrei eta ezaugarriei moldatzea proposatzea.
  • Unibertsitateaz kanpoko hezkuntzaren inguruko erakunde publiko eta pribatuen disziplina arteko topaketa eztabaidagune bezala jokatzea
  • Ikastetxeetako bizitza hobetzeko eta, orohar, oinarrizko eskubide eta askatasun; gizon-emakumeen arteko eskubide eta aukera-berdintasun eta ezintasuna duten pertsonen tratu-berdintasun eta diskriminazio eza; jarduera profesionala egikaritzeko eta bizi ekonomiko, sozial eta kulturalean parte-hartze aktiborako gizabanako erantzunkizun, meritu eta ahalegin pertsonalean Hezkuntzaren Lege Organikoan aurreikusitako helburuak lortzeko jarduera proposamenak egitea.
  • Ceutako hiriko eremuan hezkuntzarekin lotutako kontuen eboluzioaren eta hori hobetzeko hartutako neurrien inguruko aldizkako txostenak lantzea.
  • Irakaskuntzaren kalitatearekin lotutako gaien inguruko proposamenak egitea.

 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri