Lanbide Heziketako zuzendari Nagusiak, Miguel Solerrek, Madrilen pasa den asteartetik, hilaren 16tik, ospatu den "Modelos de Integración TIC en la educación" konferentzia itxi du.
EBko Espainiaren Presidentetzan kokatutako ekitaldi honetan, hezkuntzan teknologiak integratzen adituak diren Europako eta Latinoamerikako 30 herrialdetako adituk eta autonomia erkidegoguztietako eta teknologia sektoreko enpresetako ordezkariek parte hartu dute. Ekitaldia Europar Batasuneko Espainiaren Presidentetzan kokatzen da.
Miguel Solerrek bere esku-hartzean "kolektibo guztiak ahalik eta gehien inplikatzeko" beharra azaldu du. Xedea teknologia berrien integrazioan hezkuntza sistemak behar duen aldaketa lortzea da. Honela Eskola 2.0 programak "horniduraz gain konektibitatea, edukiak eta irakasleen prestakuntza" dakarrela azpimarratu du. Xede hau lortzeak "elkarrizketa sortzea eta berrikuntza didaktikoa lortzeko profil desberdinetako profesionalak inplikatzea" exigitzen du. Bestalde, Antonio Pérez Sanzek, Hezkuntza Teknologia Institutuko Zuzendariak, Hezkuntza Ministroaren, Ángel Gabilondoren, Estatu-idazkariaren, Eva Almuniaren eta Miguel Soler beraren presentzia instituzionala eskertu zuen, eta ekitaldiaren antolakuntza ona nabarmendu zuen.
Kongresuaren itxiera jardunaldian Juan Madrigal, Ismail Alí eta Juan José Blancok lantaldeen ondorioak aurkeztu dituzte. Lehen taldearen ondorioak hiru kontzepturen inguruan zatitu dira: ikasleak, irakasleak eta IKTen integrazioa. Zentzu honetan, hezkuntzara aplikatutako teknologia berriak aukera bat bezala erabili behar dira eta hala, ikasgeletan orokortutako erabilera bat izan behar dute, irakasleen sareak sortzea erraztuz.
Bigarren taldearen ondorioak irakasleen hasierako prestakuntzaren –IKT eskuduntzen atxikipena eta ziurtapena–; irakasleek etengabeko prestakuntzaren aurrean duten jarreraren; eta, azkenik, prestakuntza informalaren ingurukoak izan dira. Prestakuntza informalean soft skillsak lortzeko ikasketa eta aldaketetara egokitzeko inprobisazioaren beharra nabarmendu da.
Bere aldetik Juan José Blancok hiru egun hauetan iritsi diren ondorioak bederatzi puntutan iruzkindu ditu. Irakasleen prestakuntza, aldaketaren kudeaketa, sarrera digitala, bertako ikasle digitalak, ordenagailu eramangarria ikaslearen tresna bezala, plangintza estrategikoa eta azpiegituren eta ekipamenduaren inguruko baldintza berriak, proiektuetako parte-hartze soziala eta, azkenik, e-hezkuntzatik haratago joatea.
Ondoren Jordi Adellek informazioaren eta komunikazioen iraultzaren, eta honek egitura tradizionalak erori diren eta beste berri batzuengandik oraindik ordezkatu ez dituzten ekonomian eta negozio ereduetan suposatzen dituen aldaketa sakonen inguruko hausnarketak eskaini ditu. "Bertako eta etorkin digitalak" bezalako kontzeptuen aurrean, gizarteak eta ekoizpen sektoreak erantzunak exigitzen dituzte. Iraultza teknologikoari bizirauteko erakundeek entzun, hausnartu eta ikasi beharra dute, Ángel Gabilondok adierazi zuen bezala. Aldaketa honi metodologia tradizionalekin aurre egitea posible den ala ez galderari erantzuteko, Adellek bi maxima jarraitzeko eskatu du: praktikekin ikastea eta Sarearen bidez antolatzea.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa