Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, eta Zientzia eta Berrikuntza ministroak, Cristina Garmendiak, gaur "Emakumeak eta Zientzia. 100 urte Unibertsitatean" mahai-inguruan parte hartu dute. Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenak (CSIC) Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko antolatutako jarduera hau Espainian "emakumeak irakaskuntza establezimendu guztietan onart zeko" aukera eman zuen Errege Aginduaren argitalpenaren mendeurrenarekin bat dator. Aurten ere Ikasketa eta Ikerketa Zientifikoak Hedatzeko Batzarren (JAE) lehen zentroen sorkuntza ospatzen da. JAE izan zen Espainian garapen zientifiko modernoa bultzatu zuen erakundea.
Mahai-ingurua Inés Sánchez de Madariagak, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioko Emakumeak eta Zientzia Unitateko zuzendariak, moderatu du, eta CSICeko Materialen Zientziako Institutuko ikertzailea eta Emakumeak eta Zientzia Batzordeko presidentea, Pilar López Sancho; Neurozientzietako Institutuan CSICeko ikertzailea den María Domínguez; Estatuko abokatua eta Kirol-Kontseilu Goreneko Azpiegituren zuzendari nagusia, Matilde García Duarte; eta UNEDeko Filosofia Moral eta Politikoko katedraduna, Amalia Valcarcelek parte hartu dute.
Irakurri mahai-inguruko Ángel Gabilondoren hitzak
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa