Gainera, Santiagoko Unibertsitateko Campus Vida bisitatu du
Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, Santiagon egiten ari diren eta Europar Batasuneko Espainiaren Presidentetzarekin lotutako ekitaldietan kokatzen den "La Universidad Emprendedora: nuevos modelos" Nazioarteko Konferentzia inauguratu du
Hezkuntza ministroaren esku-hartzea
Espainiako Presidentetzak gaur egungo gizartean unibertsitateak duten rolaren inguruan antolatzen duen lau Konferentzietako lehena da.
Bere hitzetan, ministroak Espainiaren Presidentetzan Goi-Hezkuntzako Europar Eremua ofizialki atera izana eta martxoaren 25ean, osteguna, datorren hamarkadarako Europar Batasuneko Estrategia berria hartzea nabarmendu zuen. Prozesu bietan unibertsitateek funtsezko rol bat jokatzen dute eta lehenengoz hezkuntza eta bereziki goi-hezkuntzak berrikuntzarekin eta ikerketarekin batera hazkunde adimentsu, jasangarri eta integratzaile baterako Europa 2020 Estrategia berriaren 5 ardatz enblematikoetako bi osatzen dituzte.
Konferentzian Unibertsitateen idazkari nagusiak, Màrius Rubiraltak, ere parte hartu zuen. Berak Nazioarteko Bikaintasunaren Campus Programa aurkeztu zuen Espainiako unibertsitateak modernizatzeko Unibertsitate Estrategia 2015aren barruan.
Konferentzian unibertsitate, enpresa haztegi eta Europako herrialdeetako, Estatu Batuetako eta Maroko bezalako herrialde mediterranearretako 120 adituk parte hartzen dute. Hauek unibertsitateek enpresen berrikuntzarako ekarpenen eta unibertsitateek ezagutzan oinarritutako hazkunde sozioekonomiko jasangarri baten eredu berri bat finkatzea sustatzeko politika eta tresna egokien inguruan eztabaidatuko dute bi egunetan zehar. Espainiaren Presidentetzak 2020rako Europar Batasuneko estrategia berriaren unibertsitateen ekarpena sustatzen duten ekimenak bultzatzeko kontuan hartuko ditu Konferentziaren ondorioak.
Lehenago, Hezkuntza ministroak Nazioarteko Bikaintasunaren Campus bezala aukeratutako Santiagoko Unibertsitatearen Campus Vidaren instalazioak bisitatu ditu.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa