Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, Amerikako Etxean egin duten Universidad.es Fundazioaren aurkezpen ekitaldian parte hartu du asteazken honetan. Ekitaldira Unibertsitateen idazkari nagusia, Màrius Rubiralta, Kanpo Arazoetako Estatu-idazkaria, Ángel Lossada, eta Fundazioko zuzendaria, Mónica Margarit, ere joan dira.
Universidad.es Fundazioa Espainiako Gobernuak sortu du munduan Espainiako unibertsitateen irudia proiektatzeko. Bere xedeen artean ikasleak, irakasleak, ikertzaileak eta enpresak Espainiako unibertsitate sistemara erakartzea eta ikasleak eta ikerlariak atzerrira joateko mugikortasuna izan dezaten sustatzea da. Halaber, Espainiako unibertsitateek lideratzen dituzten proiektu transnazionalak handitzea nahi du.
Bere aldetik, Màrius Rubiraltak, Ángel Lossadak eta Mónica Margaritek, prentsaurreko bat eman zuten Palacio de Vianan komunikabideei Universidad.es Fundazioa aurkezteko.
Fundazioaren webera sarbidea Universidad.es
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa