Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Gaurkotasuna

Espainia Bolognako Prozesuaren Urteurrenaren inguruan Budapesten eta Vienan egingo den Ministroen Konferentziaren buru izango da

2010eko martxoaren 11

Ikusi irudia erresoluzio altuan .

Bolognako Prozesuaren Urteurrenaren inguruko Ministro Konferentzia gaur inauguratu dute Budapesten Espainiaren presidentetzapean. Topaketa honek Goi-Hezkuntzako Europar Eremuko parte diren 46 herrialdeetako ordezkaritzak biltzen ditu. Espainiako ordezkaritzako burua Unibertsitateen Idazkari Nagusia, Màrius Rubiralta, da. 

Konferentzia honen bigarren jardunaldia bihar, martxoaren 12an, ostirala, egingo da Vienan. Austriako kapitalean Bologna Policy Foruma ere egingo da. Topaketa honetan EEESko herrialde guztiek eta kide ez diren baina prozesuan eta beraien goi-hezkuntza sistemen arteko ulermen handiago batean interesatuta dauden beste 30ek parte hartuko dute. Herrialde hauen artean Australia, Brasil, Txina, Egipto, Tunisia, Maroko, Etiopia, Japon, Estatu Batuak, Mexiko edo Zeelanda Berria daude.

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri