Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Gaurkotasuna

Eva Almuniak Hezkuntzako SM Kongresua inauguratu du

2010eko apirilaren 29a

Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Estatu-idazkariak, Eva Almuniak, gaur goizean SM Fundazioak antolatzen duen Hezkuntzaren I. SM Kongresua inauguratu du. Kongresuaren titulua "Conectados a la Educación del futuro" da.

Bere irekiera hitzaldian, Eva Almuniak, Espainiako hezkutnza sistemari "egonkortasuna" emateko "tresna" bezala balio izango duen Hezkuntzaren aldeko Itun Sozial eta Politikoaren aldeko apustua egiteko beharra defendatu du. Zera ohartarazi du: "herrialde honetan hezkuntzaren alde lan egin nahi duen edozein erakunderentzako jada idatzita dagoen etorkizunetik deskonektatzea akatsa litzateke".

Gainera, bere esku-hartzean, Almuniak ikastetxe guztietan Informazio-teknologien eta Komunikazioaren (IKT) garapena eta integrazio osoa defendatu du (IKTa). Bere esanetan "hezkuntza eta hezkuntza sistema modernizatzeko betebeharra daukagu honek XXI. mendeko erronkei erantzuna eman ahal izateko". Xede hau betetzeko, orain del urtebetetik, Espainian Eskola 2.0 planak funtzionatzen duela gogorarazi du. Eskola 2.0 ikastetxeetan IKTen erabilera sustatzeko Gobernuak egin duen apustu handietako bat da.
 

Hitzaldi osoa

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri