Arquitectura y Sociedad Fundazioak "Arquitectura: más por menos" Nazioarteko Kongresura joateko 45 plazako programa bat deitu du. 2010eko ekainaren 9tik 11ra ospatuko da Iruñako Baluarte Kongresu-jauregi eta Auditorioan, Hezkuntza Ministerioaren babesarekin.
45 laguntzak azken bost urteetan titulatutako arkitektuei, lizentziatura edo graduko azken bi urteetan dauden ikasleei eta Kongresuko xede eta edukiekin lotutako -batez ere Arkitektura, Soziologia, Ekonomia, Kazetaritza, Giza-zientziak, Ingeniaritzak edo Arte Ederrak- disziplinetako master edo doktoretza-ikasketak egiten ari diren ikasleei zuzenduta daude.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa