Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Gaurkotasuna

Hezkuntza Ministerioak bizitza guztiko ikasketaren inguruko konferentzia bat antolatu du

2010eko apirilaren 20a

Apirilaren 21 eta 23 artean "Coordinación de recursos para el aprendizaje a lo largo de la vida en los países europeos" konferentzia egingo dute Kordobako Unibertsitatean. Espainiao Hezkuntza Ministerioak eta Europako Hezkuntza Programen Erakunde Autonomoak (OAPEE) antolatu dute. Ekitaldiak Unibertsitate Popularren Espainiako Federazioaren (FEUP), Helduen Hezkuntzaren Elkarteen Federazioaren (FAEA), Kordobako Unibertsitatearen eta hiri honetako Udalaren lankidetza du.

Konferentziak Grundtvig Programaren (helduentzako hezkuntza) X. urteurrena ospatzeko eta herritar gazteen eta helduen arteko bizitza guztiko prestakuntzako jarduerak bultzatzeko aukera emango du, halaber Europar Batasuneko profesionalen arteko esperientzien elkartrukea errazteko aukera emango du. Kordobara Europako Batzordeko maila goreneko ordezkariak eta beste administrazio eta erakunde batzuetako ordezkariak joango dira.  

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri