Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Gaurkotasuna

Ángel Gabilondok Goi-hezkuntzaren internazionalizazioaren inguruko jardunaldiak itxi ditu

2010eko apirilaren 20a

Ikusi irudia erresoluzio altuan .

Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, gaur "La internacionalización de la Educación Superior. Un ejercicio de prospectiva para más allá de 2020" gaiaren inguruan Madrileko Unibertsitate Konplutentseko Medikuntza Fakultatean ospatutako jardunaldi batzuk itxi ditu. Espainiaren Europar Batasuneko Presidentetzaren ekitaldien barruan kokatzen den topaketa honen xede nagusia, munduko leku desberdinetako unibertsitateen artean nazioarteko lankidetzaren inguruko elkarrizketa indartua bultzatzea izan da, honen inguruko estrategia komunitario bat bultzatuz.

Itxiera ekitaldira Jan Truszczynski, Europar Batasuneko Hezkuntza eta Kultura Zuzendariondoko Nagusia, Carlos Berzosa, Madrileko Unibertsitate Konplutentseko Errektorea, eta Ángel Nogales Espert, Medikuntza Fakultateko Dekanoa, ere joan dira.  

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri