Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Gaurkotasuna

Ángel Gabilondok Goi-hezkuntzarako Prestakuntzako Espainiar Eremuaren (MECES) definiziorako Batzordearen bilera presiditu du

2010eko apirilaren 20a

Ikusi irudia erresoluzio altuan .

Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, gaur Goi-hezkuntzarako Prestakuntzako Espainiar Eremua (MECES) definitzeko Batzordearen bilera presiditu du. MECESen xedea gizarteari eta ikasleei maila bakoitzeko ikasketaren eskakizunen berri ematea eta enplegatzaileei enplegatuko dituztenen eskuduntzak zeintzuk izango diren esatea da.

Bileran orain arte Batzordeak egindako lanak biltzen dituen txosten bat eta Ministerioaren etorkizuneko jardueren oinarri bezala balioko duen lan-egitasmo bat aurkeztu dute. Finkatutako xedeen artean hauek nabarmentzen dira: Prestakuntza Eremuaren garapena eta gure unibertsitate sistema Goi-Hezkuntzako Europar Eremura azkar eta erabat egokitzea lortzea.  

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri