Hezkuntza ministroa, Ángel Gabilondo, Ikasleen Estatutua balioesteko unibertsitate arloko zenbait ikasle elkarterekin bildu da gaur goizean Ministerioaren egoitzan. Bertaratu direnen artean hurrengo erakundeetako ordezkariak zeuden: Ikasle Elkarteen Estatuko Konfederazioa (CANAE), Espainiako Unibertsitatearen Elkarte Konfederatuak (ACUDE), unibertsitate publikoetako ikasleen ordezkarien Koordinatzailea (CREUP), Giner de los Ríos Espainiako Estatuko Ikasle Aurrerakoien Elkarteen Federazioa (FAEST), eta Ikasleen Sindikatua.
Bileran Unibertsitateko Prestakuntza eta Orientazioko Zuzendari Nagusia, Mercedes Chacón, Beka, Laguntza eta Mugikortasuneko Zuzendariorde nagusia, Amalia Gómez, ikaslearen Arreta, Orientazio eta Txertatze Profesionalerako Azpizuzendari Nagusia, Angels Alegre, eta Unibertsitate Prestakuntza eta Orientazioko Zuzendaritza Orokorreko Aholkulari Teknikoa, Gonzalo Jover, ere egon dira.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa