Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Gaurkotasuna

Hezkuntza Ministroen Bilera Informala amaitu da

2010eko apirilaren 14a

Gabilondo: "Lehenengoz Europan Hezkuntzak garrantzia handia du"

Ikusi irudia erresoluzio altuan Prentsaurrekoa Ministroen Bilera Informala bukatzean.

Espainako Hezkuntza Ministroak, Ángel Gabilondok, "lehenengoz Europan Hezkutnzak garrantzia handia" duela adierazi du Madrilen egin den Europar Batasuneko Hezkuntza ministroen Bilera Informalaren bigarren jardunaldiaren osteko prentsaurrekoan.

Komunikabideen aurrean Hezkuntza, Kultura, Gazteria eta Eleaniztasunaren Europako komisarioarekin, Androulla Vassiliourekin, egindako agerraldian Gabilondok ministerioen gailurreko ondorio nagusiak nabarmendu ditu: eskola uztea gutxitzea eta goi-mailako tituludunen kopurua handitzea.

Lehentasun biak martxoan Europako Kontseiluak hartutako erabakien barruan kokatzen dira. Orduan, Hezkuntza Europako Estrategia 2020ko funtsezko jardunbideetariko bat izan behar dela adostu zuten.

Espainiako Presidentetzak hezkuntzaren dimentsio sozialaren eta hezkuntzak aukera-berdintasunean oinarritutako hazkunde eredu bat bihurtu, eta hala, berreskuratze ekonomiko antolatu eta jasangarri bat lortzeko funtsezko elementu bat bezala duen garrantziaren aldeko apustua egin du.

Prentsaurrekoaren audioa

 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri