UNESCOk babestutako Hezkuntzaren aldeko Mundu-mailako Ekintzako Astea Hezkuntzaren aldeko Mundu-mailako Kanpainak (CME) antolatuta dago.
1999an fundatutako Hezkuntzaren aldeko Mundu-mailako Kanpainak, hezkuntza oinarrizko giza eskubidea izatea bultzatzen du eta guztiontzako kalitatezko hezkuntza izatea posible denaren usteak eta kalitatezko hezkuntzarik ez duten herrialdeetan honek duen izugarrizko koste soziala izatearen kezkak bultzatzen du. Hezkuntzako Gobernuz kanpoko erakundeak eta sindikatuak biltzen ditu munduko berrogeita hamar herrialde baino gehiagotan. Horregatik gizarte zibilaren mobilizazioko gaitasun berrezia du.
Hezkuntzaren aldeko Mundu-mailako Ekintzako Astea urtero antolatzen da 2001etik aurrera eta herri mobilizazioko aste bat da. Gehien bat, umeak eta gazteak mobilizatzen dira, eta Kanpainiaren errebindikazioak gizarteari eta herrialde bakoitzeko arduradun politikoei gerturatzeko eta politikariei kalitatezko oinarrizko hezkuntza bat egi bihurtzeko beharraren inguruan ohartarazteko asmoz egiten da. Urtero apirilaren azken astean ospatzen da, 2000. urtean Dakarreko Gailurreko sinadura egin zen datarekin bat etorriz. SAMEren jarduera nagusiak apirilean izaten diren arren, benetan etengabeko lana egiten da urtean zehar, bereziki ikastetxeetan.
Aurrekoa gogoan hartuz, Hezkuntzaren Konferentziako Batzorde Orokorrak hau hitzartu du:
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa