Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Gaurkotasuna

Ángel Gabilondok Unibertsitateen Kontseilua eta Unibertsitate Politikarako Biltzar Nagusia presiditu du

2010eko apirilaren 26a

Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, Unibertsitateen Kontseilua, Unibertsitate Politikarako Biltzar Nagusia eta bi organoekin egindako baterako bilera bat presiditu du.

 

Ángel Gabilondoren deklarazioak

 

Bilera honen ostean, unibertsitateko bi organoak laguntzaileek hurrengo baterako deklarazioa egin dute:

 

Espainiako Unibertsitate Sistemaren (SUE) bikaintasun akademikoa bultzatzeko eta eragin sozioekonomikoa handitzeko Unibertsitateen Finantzaketa Politiken hobekuntza eta jarraipen Dokumentuarekin lotutako Unibertsitateen Kontseiluaren eta Unibertsitate Politikarako Biltzar Nagusiaren deklarazioa

 

2010eko apirilaren 26ko baterako bileran bildutako Unibertsitateen Kontseiluak eta Unibertsitate Politikarako Biltzar Nagusiak, unibertsitate finantzaketako Batzorde Mistoak egindako dokumentua ezagutu eta eztabaidatu dute, eta Espainiako unibertsitateen eta Espainiako Unibertsitate sistema guztiaren hobekuntza eta modernizazio prozesuarekin konpromisoa adierazi nahi dute. Horretarako beharrezkotzat jotzen dute:

1. Unibertsitatea ekoizpen ereduaren aldaketako eta ezagutzan oinarritutako hazkunde ekonomiko jasangarriko funtsezko erakunde bezala aintzatestea.

2. Dokumentuan barne hartutako hobetze proposamenak Espainiako Unibertsitate Sistema modernizatzeko bultzadarako ibilbide-orri bat bezala ulertzea. Horrek xedeen aurrerapena neurtu ahal izateko adierazleen bidezko ebaluazio eta jarraipen sistema bat beharko du. Ebaluazio hau urtero egingo da, eta finantzaketako Batzorde Paritarioan aurkeztuko dute eta unibertsitate eremuan legez osatutako kontsultarako organoetako osoko bilkuretara eramango dute.

3. Dokumentuan deskribatutakoari jarraiki Herri Administrazio guztiei eragiten dien 2010-2013 aldirako Espainiako Ekonomiaren Egonkortasun Planera egokitutako finantzaketa eremu bat ezartzea, eta 2015-2020 bigarren aldi batean kudeaketaren eraginkortasun eta efizientzian barne hobekuntza konpromisoekin eredu globalki jasangarriago baten sendotzean aurrera egitea.

4. Unibertsitate finantzaketaren hobekuntza unibertsitateen barne aldaketako instrumentu bat izateko planteamenduari babesa azaltzea. Hau ezagutzaren gizartearen zerbitzura dauden gizarte aldaketako motore eraginkorrak bihurtu ahal izateko.

5. Irakaskuntza, ikerketa, transferentzia eta kontu-emate kalitate-adierazleak ezagutzeko aukera ematen duen unibertsitateko informazioko sistema integratu bat landu eta garatzearen bidez informazioaren gardentasuna hobetzea eta unibertsitate bakoitzak dituen misioei dagokien jardueren kostu erreala ezagutzeko unibertsitate publikoen kontabilitate analitikokok eredu bat ezartzea.

6. Espainiako unibertsitate ereduaren dimentsio soziala indartzea aukera-berdintasun, genero ekitate, inklusibitate, aniztasunari arreta eta gizarte erantzunkizuneko xedeek orientatutako zerbitzu eta erantzunkizun publiko bezala duen ikusmoldean oinarrituta.

7. Goi-hezkuntzaren internazionalizazioa bultzatzea eta gradu, master eta doktoretza-ikastaroen eskaintzako nazioarteko proiekzio politika egokien bidez talentua erakartzea.

 

 

 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri