Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, gaur Malagan ospatu den Joly Eztabaidagunean esku hartu du. Ekitaldian Hezkuntzak gizarte guztiak garatzeko motore bezala duen rol garrantzitsua eta, bereziki, Unibertsitateak "ekonomia jasangarri eta arduratsu bezala finkatzeko funtsezko eragile" bezala duen garrantzia nabarmendu du.
Gainera, Gabilondok, Gobernuak ezegonkortasun ekonomikoko garai hauetan Hezkuntzako inbertsio publikoa mantentzeko egiten ari den ahalegina azpimarratu du, eta zera esan du: "horren froga beken aldeko apustu irmoa da. Horrek, 2010-2011 ikasturtean 1.203 milioi euroko guztizko inbertsioa eta %3,5eko hazkundea izatea suposatuko du".
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa