Estatuko eta Autonomietako Eskola-kontseiluen XX. Topaketaren ondorioak
2010eko maiatzaren 10a
Pasa den astean Toledon ospatutako Estatuko eta Autonomietako Eskola-kontseiluen XX. Topaketak behin-betiko ondorioak aurkeztu ditu. Horien artean, ikastetxeen autonomia handiagoaren defentsa nabarmentzen da kalitate-faktore bezala.
Jardunaldi hauek, Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok inauguratu zituenpasa den maiatzaren bostean. Hiru egunetan zehar dinamizazio, erantzunkidetasun eta parte-hartze elementu bezala ikastetxeen autonomia handitzearen garrantziari ekin diote.
Eskola-kontseiluen ustez xede nagusiak kalitatea eta ekitatea dira eta, ondorioz, hurrengo proposamenak egin dira xede hauek lortzeko:
- Autonomia ebaluaziotik eta kontuak ematetik bereiztezina da. Ikasleen, irakasleen, zuzendaritza-taldeen, proiektuen eta ikastetxeen barneko eta kanpoko ebaluazioaren kultura bultzatzea garrantzitsua da, aldagai sozioekonomiko eta kulturalak kontuan hartuta, hobekuntza eta erantzunkizun instrumentu bezala.
- Hezkuntza-Administrazioek ikastetxeei ebaluazio prozesuan erabiliko diren adierazleen berri eman behar diete. Halaber, kanpoko ebaluazioen emaitzak eskola-kontseiluetara igorri behar dira dagozkion Hobekuntza Planak ezagutu, aztertu eta lantzeko.
- Lidergoa oinarrizkotzat jotzen dugu, eta parte-hartzailea eta motibatzailea izan behar da. Hezkuntza-Administrazioek eskolako zuzendaritzak funtzio eraginkor eta erakargarri bat izateko ekimenak hartu beharko dituzte.
- Ebidentziak eskola-elkartearen parte-hartzea kalitatearen gako bat dela adierazten du. Autonomia handiagoa hobekuntzako faktore eraginkor bat da. Ondorioz familien eta ikastetxeen arteko lankidetza bultzatu behar da elkarrenganako hitzarmenak eta konpromisoak izenpetuz. Administrazioek atzemandako beharrei eta egindako jardueren ebaluazio konpromisoari erantzuten dioten baliabide pertsonalak eta materialak emango dituzte.
Proposamen hauek biltzen dituen dokumentua Hezkuntza Ministerioari eta Hezkuntza-Administrazioei bidaliko diete.