Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Gaurkotasuna

Irakasleen prestakuntzarako ikastaroen XI. Edizioa

2010eko maiatzaren 18a

Hezkuntza Ministerioak, Irakasleen Prestakuntza, Ikerketa eta Heziketaren Berrikuntzako Institutuaren bidez, 2010eko deialdian lurralde nazioanal guztiko lanean daude irakasleentzako eguneratze didaktiko eta zientifikoko udako jarduerak eskaintzen ditu.
Prestakuntza jarduera hauen helburua lanean ari diren irakasleei Hezkuntzaren Lege Organikoak araututako irakaskuntza desbergaitasun pedagogikoak eta didaktikoak eguneratzea da. Ikastaroen edukiak irakaskuntzaren kalitatea eta ikastetxeen funtzionamendua hobetzera bideratutako koordinazio, orientazio, tutoretza, desberdintasunari hezkuntza arreta eta organizazioaren alderdi guztiak jorratuko ditu.

Jarduera bakoitza hezkuntza maila zehatz batean edo proposatutako xedeak efektiboki lortzeko ikasgai batean lan egiten duten irakasleei zuzenduta dago.
Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitatearen, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren, Fundazio Orokorraren bidez Madrilgo Unibertsitate Konplutentsearen eta Patrimonio Nacionalen lankidetzarekin egiten diren 13 jardueretarako 1350 plaza eskaini dira.

Izena emateko epea maiatzaren 14tik ekainaren 3ra da.

Ikastaroen zerrenda hau da:

UIMP:

  •  Bigarren Hezkuntzako oinarrizko gaitasunen garapena
  •  Aniztasuna, inklusioa eta hezkuntza orientazioa
  •  Lehen Hezkuntzako oinarrizko gaitasunen garapena
  •  Ikasteko irakurri Lehen Hezkuntzan

UCM:

  •  Irakaskuntza elebidunaren erronkak.
  •  Ikasteko irakurri Bigarren Hezkuntzan

UNED:

  •  Lehen haurtzarorako kalitatezko hezkuntza proposamenak
  •  Hezkuntza lidergoa: eskola-arrakasta hobetzeko proiektuak ( Haur-Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza)
  •  Hezkuntza lidergoa: eskola-arrakasta hobetzeko proiektuak ( Bigarren Hezkuntza)
  •  Ikerketa ikasgelan eta zientzia gaitasunak
  •  EOIko Ziurtagiria: Kalitatearen Berrespenerantz

PATRIMONIO:

  •  Errege-etxetik ikasgeletara
  •  Arte Plastikoko eta Diseinuko gaur egungo irakaskuntzak

 

Informazio gehiago 
 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri