Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Gaurkotasuna

Eva Almuniak "Indicadores, objetivos y políticas educativas" Konferentzia inauguratu du

2010eko maiatzaren 24a

EBko Espainiaren Presidentetzan kokatutako ekitaldia

Ikusi irudia erresoluzio altuan .

Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Estatu-idazkariak, Eva Almuniak, "Indicadores, objetivos y políticas educativas" konferentzia inauguratu du. Konferentzia hau Europar Batasuneko Espainiaren Presidentetzako ekitaldien barruan kokatzen da eta Estatuko Eskola Kontseiluaren egoitzan ospatzen da.

Konferentziara EBko Standing Group of Indicators and Benchmarkseko ordezkariak, autonomia erkidegoetako ordezkariak, Ebaluazio Institutuko Errektore Kontseiluko eta Talde Teknikoko kideak eta Autonomia Erkidegoetako estatu kontseiluetako presidenteak, Hezkuntza Ministerioko arduradunak eta nazioarteko adituak joan dira.

 

Konferentziaren xede nagusia hezkuntza xedeen, hezkuntza politikak orientatzeko eta eskolen eta hezkuntzaren funtzionamenduaren hobekuntza sustatzeko honen lorpena eta adierazleen emaitzen erabilera balioestea ahalbidetzeko adierazleen inguruan gogoeta egitea da.

Bere esku-hartzean, Eva Almuniak Espainiak konferentzia honetan zera planteatuko duela aurreratu du: "hezkuntza sistemen ardatza osatzen duten adierazle biak aberastea: eskola uzteari dagokiona eta bigarren goi-hezkuntza osatu duten pertsona nagusi kopuruari dagokiona. Bi adierazle hauek, nola ez, biztanleria aktiboaren inkestaren bidez lortutako datuei erantzuten diote, hau da, ekonomiarekin lotutako datuei. Gure iritziz, beharrezkoa da datu hauek matrikula tasek eta graduazio tasek ematen duten hezkuntza-izaerako informazio datu baliotsu hauekin aberastea".

 

Eva Almuniaren hitzaldia.

 

Informazio gehiago.

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri