Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Gaurkotasuna

Hezkuntza Ministerioak Hezkuntza Itunaren xedeak burutuko ditu

2010eko maiatzaren 06a

Ikusi irudia erresoluzio altuan .

Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, babesten duten gizarte eta hezkuntza eragile guztiekin Hezkuntzaren aldeko Itun Sozial eta Politikoaren xedeak egikaritzeko konpromisoa hartu du gaur. Ministerioak hilabete honetan deituko ditu Hezkuntzako Konferentzia Sektoriala, Irakaskuntza Publikoaren Mahai Sektoriala, Hitzartutako Irakaskuntzaren Mahai Sektoriala eta Gurasoen Elkarteen Mahaia, Espainiako hezkuntzaren kalitatea hobetzuko duten berehalako ekintzetan aurkitutako adostasun zabala bihurtzeko. Hau "herrialdeak xede hauek bultzatzeko beharrezko indarra eta erakundeak" dituelako egingo du.

Ministroak Ituna egituratzen duten 12 xedeak martxan jartzeko 1.570 milioi euro zuzentzeko konpromisoa ere berretsi du eta zera azpimarratu du: "Itunaren alde lan egiten jarraituko dugu gizarteak adostasuna nahi duelako". "Konpromisoa herritarrekiko konpromisoa, herrialdearekiko konpromisoa eta herrialdearen etorkizunarekiko konpromisoa da eta hau gaur publikoki baieztatzen dugu. Lan egingo dugu", esan du. Hilabete hauetan negoziazioetan parte hartu dutenen eta orain dela urte askotik Espainian hezkuntzaren alde lanean ari diren guztien ahalegina eskertu du.  

Audioa hezkuntza ministroaren deklarazioekin 

 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri