Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Gaurkotasuna

Europako Batzordeak Lanbide Heziketa bultzatzeko Espainiako Gobernuaren ahalegina babestu du

2010eko ekainaren 09a

2020ra arte ikasketa hauetako ikasle-kopurua areagotzeko programa bat aurkeztu du

Europako Batzordeak 2010-2020 aldirako plan bat aurkeztu du gaur Europan Lanbide Heziketa ikastearen aldeko apustua egiten duten pertsona kopurua areagotzeko. Programa hau Europar Batasuneko Espainiaren Presidentetzaren azken hilabetean zehar aurkezten da. Hezkuntza eta prestakuntza Europako testuinguruan rol garrantzitsu bat izatera igaro diren aldi bat da. Izan ere hezkuntza lehenengoz Europako Kontseiluaren lehentasunetariko bat bezala barne hartu dute eta Europa Estrategia 2020aren barruan Europar Batasunak apustua egingo duen politiketako bat izango da.

Pasa den maiatzaren 28ko Ministro Kontseiluan hain zuzen ere, Ángel Gabilondo Hezkuntza ministroak, gaur egungo Espainiako Lanbide Heziketaren egoeraren inguruko txosten bat aurkeztu zuen. Bertan gure herrialdean ikasketa hauek sustatzeko eta indartzeko neurriak azaltzen ziren. Ikasketa hauetan ikasle kopurua %17 areagotu da 2007tik

Europako Batzordeak gaur aurkeztutako Plana Espainiako Gobernuak bere Presientetza aldian hezkuntzari lehentasunezko rol bat emateko ahaleginetik eratorri da eta, orokorrean, gaur egungo errealitatera hobeto egokitzeko Europa guztiko Lanbide Heziketaren irudia eraldatzearen aldeko apustua egiten du. Izan ere, azterketa hauek hezkuntzaren eta lan munduaren arteko funtsezko lotura bat irudikatzen dute.

  • Europako Batzordeak hurrengo jarduera-ildoak Lanbide Heziketari bultzada emateko lehentasunezkotzat jo ditu:
  • Prestakuntzara eta kualifikazioetara sarbidea bizitzako etapa guztietan malgua eta irekia izatea bermatzea.
  • Atzerrian edo beste sektore ekonomiko batean esperientzia lortzea errazagoa izan dadin mugikortasuna bultzatzea.
  • Hezkuntzak eta prestakuntzak ahalik eta kalitate-maila handiena izan dezan zaintzea.
  • Ikasketak goizegi uzten dituzten, gutxi kualifikatuta edo langabetuta dauden, etorkinak diren eta ezinduak diren pertsonek osatzen dituzten talde behartsuei aukera gehiago ematea.
  • Ikasleek pentsamendu sortzaile, berritzaile eta ekintzaile bat izan dezaten sustatzea.

 

Hezkuntza, Kultura, Eleaniztasun eta Gazteriaren Komisarioak, Androulla Vassiliouk, hezkuntza eta lanbide heziketako arduradunak diren EBko ministroekin batera, abenduan enpresaburuen eta sindikatuen ordezkariekin Brujasen (Belgika) bilduko dela iragarri du. Bilera datozen hamar urteetarako nahi handiko modernizazio programa bat eta aldiro berrikusiko diren epe motzerako xedeak finkatzeko izango da.

Komunikazioaren testu osoa

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri