Guadalajaran, Mexikon, ospatu da
Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, Guadalajaran, Mexikon, ospatu den Universia Errektoreen II. Nazioarteko Topaketako itxiera ekitaldian esku hartu du.
"Por un espacio iberoamericano del conocimiento socialmente responsable" lemapean, ia 1.000 errektorek eta beste unibertsitate batzuetako 72 delegaziok parte hartu dute Unibertsitatearen rola eta unibertsitateek gizartearen behar eta eskariei eman ahal dioten erantzun posibleak aztertzean zentratutako sinposio honetan.
Lan saio desberdinetan "Unibertsitatearen internazionalizazioa eta lankidetza", "Unibertsitateko mugikortasuna", edo "Goi-Hezkuntza eta ezagutza gizarteratze eta kohesio sozialeko faktore bezala" kontuak jorratu dira.
Universia Errektoreen II. Nazioarteko Topaketaren inguruko informazio gehiago 
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa