Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, Cervantes Institutuak antolatutako Espainieraren Eguna ospakizun ekitaldian parte hartu du. Egun honetan espainieradun erkidegoak espainiera 450 milioi pertsonak hitz egiten duten hizkuntza bat dela, eta mundu guztian hedatzen jarraitzen duela ospatzen dute. Cervantes Institutuak bost kontinenteetako 42 herrialdetan dituen 70 zentrok ospakizun jardunaldi honetara batu dira eta Espainieraren Eguna bigarren edizio honetan zehar 300 jarduera kultural baino gehiago egin dituzte.
Ospakizun ekitaldietan, Gabilondok hizkuntza honetako bere hitz gustokoena "gracias" (eskerrik asko) dela adierazi du, eta hitza maizago erabiltzera animatu du jendea. Gainera, gaztelania hizkuntza "plural, mestizo eta irekia" dela eta beste hizkuntzekin bizikidetzan dagoela, eta harrera hizkuntza bat dela eta ez dela inperio hizkuntza bat nabarmendu du.
Ekitaldian Cervantes Institutuko zuzendaria, Carmen Caffarel, ere egon da
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa