Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, aurten erretiroa hartzen duten Getafeko ikastetxe publikoetako maisu-maistrei egindako omenaldia presiditu du Getafeko alkaterarekin, Pedro Castrorekin, batera. Ekitaldi hunkigarri batean, 24 irakaslek (haietako bat hil ostean) oroimenezko plaka bat jaso dute irakaskuntzan 25 eta 55 urte artean aritu ostean.
Bere hitzaldian, Gabilondok "maisu eta maistrei buruz ondo hitz egiteko" eskatu du eta "ondo irakasteko erabilera-eskulibururik" ez dagoela baina "norbaiten ondoan beti ikasten" dela gogorarazi du.
Hezkuntza ministroaren hitzaldia 
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa