Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Gaurkotasuna

Hezkuntza Ministerioak bere liburutegiko katalogoa publikoaren esku jarri du elektronikoki

2010eko uztailaren 16a

www.educacion.gob.es/biblioteca

Hezkuntza Ministerioak Saileko liburutegiko katalogoa jarri du publikoaren esku jarri du hemen: www.educacion.gob.es/biblioteca, 200.000 liburu eta argitalpen baino gehiagoko katalogo bat eta 2.800 aldizkari kontsultatzeko aukera eskaintzen du.

Gainera, web gune honen bidez, osorik eta dohainik 19.296 argitalpen deskargatzeko eta aldizkako argitalpenak, bibliografien datu-baseak eta hezkuntza gidak bezalako beste baliabide elektroniko batzuk kontsultatzeko aukera dago

Zerbitzu berri honen funtsezko xedea orokorrean herritarrei eta bereziki hezkuntza arloko adituei, internet bidez lurralde nazionalean dauden eta nazioarteko interes gehien duten hezkuntza prozesuan inplikatutako informazio bibliografikoa gerturatzea da.

Online katalogoak eskaintzen dituen hondo bibliografikoak Ministerioaren Liburutegi presentzialean eskuragarri daudenak dira. Liburutegia Madrileko San Agustín, 5 kalean kokatuta dago eta ikastetxeentzako eta hezkuntza munduko profesional eta adituentzako eta arlo honetan interesa duen edozein erabiltzailerentzako irekita dago. Horiei mailegu, informazio bibliografiko, aretoko irakurketa eta dokumentuen erreprodukzioko zerbitzuak eta abar eskaintzen zaizkie. horretarako teknologia berriak, metodo tradizionalak edo Kontsulta-gelako zuzeneko arreta erabiltzen du.

 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri