Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Gaurkotasuna

Màrius Rubiraltak Bartzelonako Zientzia Campusen bigarren txandaren inaugurazioa presiditu du

2010eko uztailaren 19a

Ikusi irudia erresoluzio altuan .

Unibertsitateen idazkari nagusiak, Màrius Rubiraltak, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren eta Hezkuntza Ministerioaren menpe dagoen Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Bartzelonako Unibertsitateak batera antolatzen duten udako zientzia campusen bigarren txandaren inaugurazioa presiditu du Bartzelonako Unibertsitatean.

Rubiraltak proiektu honek ikasleen bokazio zientifikoa sustatzeko, zientziaren ezagutzan sakontzeko, unibertsitate eremua eta bere instalazioak ezagutzeko, Estatuko erkidego desberdinetako ikasleen arteko elkartrukeak areagotzeko eta, batez ere, titulazio hauen Graduko ikasketen lehen urtean ikasleen iraunkortasuna babesteko bide bezala duen garrantzia azpimarratu du. "Hau zientzia ikasteko eta zientziaz gozatzeko aukera bat da", gehitu du.

Inaugurazio ekitaldira Unibertsitateko Prestakuntza eta Orientazioko zuzendari nagusia, Mercedes Chacón, eta Zientzia eta Teknologiako Espainiako Fundazioko (FECYT) zuzendari nagusia, Lourdes Arana, ere joan dira.

Proiektu honen bigarren fase honetan uztailaren 31 arte guztira DBHko 4. mailako 150 ikaslek parte hartuko dute jakintza-arlo guztietako zientzia gerturatzeko zenbait proiektutan: fisika, kimika, matematikak, natur-zientziak eta ingurumenarenak eta lotutako diziplinak.

Uztailaren 4tik 17ra arte egin den lehen txandan beste 150 ikaslek parte hartu hartu dute, baina kasu honetan Batxilergoko 1. mailakoak izan dira. Guztira 300 ikasle baino gehiagok Andaluzia, Asturias, Kantabria, Galizia eta Madrileko Autonomia Erkidegoetan kokatutako sei Nazioarteko Bikaintasunaren Campusetako ikerketa sailetan garatu dute eta garatuko dute beraien lana.

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri